242. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat kontratatzeko proposamena

Ribaforadako Udalaren zerbitzuko eskolazain-zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat aldi baterako eta administrazio araubidean oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuko epaimahaiak (lanpostua Ribaforadako San Bartolomé ikastetxe publikoan aritzeko izanen da batik bat), 2015eko azaroaren 23an bilkura eginik, erabaki du Ribaforadako Alkatetzara igortzea, kontratazio organoa den aldetik, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko kontratazio proposamena, hots, Elías Vallejo Jiménez jaunaren aldekoa. Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko abuztuaren 3ko bilkuran onetsitako erabakiaren araberakoa izan zen aipatutako deialdia.

Eta hala argitaratzen da, aipatutako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, eta epaimahai kalifikatzailearen erabakiaren arabera.

Ribaforadan, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1515916