2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Udalaren bulegoetako egutegia 2016rako
Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Azkoiengo alkateak honako erabaki hau hartu duela 2015eko azaroaren 24an:
“1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan hetsirik egonen dira udal bulegoak:
Urtarrilaren 1a eta 2a: Urteberri.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Otsailaren 2a eta 3a: San Blas.
Martxoaren 19a eta 20a: San Jose.
Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.
Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Irailaren 7tik 11ra: herriko bestak.
Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
Orobat, urteko larunbatak ez dira lanegunak izanen.
2.–Azkoiengo Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa egin da: lanaldia zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da egunero, 7:30etik 15:30era bete beharrekoa, astelehenetik ortziralera.
3.–Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Udaleko bulegoetan: 9.30tik 13:30era, astelehenetik ortziralera.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5.–Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo
–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakiaren edo egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Azkoienen, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1515930