2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Laborantzako herrilurren herritarrendako aprobetxamendua errentan ematea
Mendigorriko Udalak, 2015eko azaroaren 20ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki du 1. poligonoko 406. lurzatiko 2. barrutia herritarrei bost urterako errentan emateko deia egitea.
Esleipenaren epea 2015eko azarotik 2020ko irailaren 30era izanen da.
Esleipenaren hasierako prezioa 15 euro erreguko izanen da lehenbiziko urtean. Hurrengo urteetan prezioa eguneratu eginen da, Nafarroako urteko KPIaren arabera.
Interesdunek hogei egun naturaleko epea dute eskaera aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktu oholean argitaratzen denetik.
Mendigorrian, 2015eko azaroaren 23an.–Zinegotzi delegatua, José Ignacio Armijo Beasoain de Paulorena.
Iragarkiaren kodea: L1515931