2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onarpena
Goizuetako Udalak, 2015eko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Agiriak eman eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
Espedientea jendaurrera atera zen, 2015eko urriaren 6ko 199 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.
Eta hogeita hamar eguneko epean, 2015eko azaroaren 11n amaitu baita, ez da inolako erreklamazio, kexa eta oharrik aurkeztu; ondorioz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onartutzat jotzen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235. artikuluak agintzen duena jarraituz, behin betikoz onartutako testu osoa honakoa da.
Goizuetan, 2015eko azaroaren 24an.–Alkatea, Miguel Jose Unai Loiarte Ansa.
ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EMAN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
5. artikulua. Ordenantza hau arautuko duten tarifak I. eranskinean agertzen direnak izango dira eta ondorengo kontzeptuengatik izango da:
–Fotokopiak DIN A4.
–Fotokopiak DIN A3.
–Fotokopiak koloretan DIN A4
–Fotokopiak koloretan DIN A3
–Planoen fotokopiak (katastroa, Arau Subsidiarioak eta bestelakoak).
–Zedula partzelarioak.
–Faxa jasotzea (orri bakoitzeko).
–Faxa bidaltzea (orri bakoitzeko).
–Faxa bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko).
–Ziurtagiriak.
–Udal artxiboak kontsultatzea behar duten ziurtagiriak.
–Ordainagirien bikoizketak.
–Arma txartelak.
–Ezgaituen aparkatzeko txartelak ematea eta berritzea.
–Ezkontza zibilak: bi ezkongaietako bat ere ez dagoenean Goizuetan erroldatua.
–Ezkontza zibilak: bi ezkongaietako bat Goizuetan erroldatua dagoenean.
–Jarduera sailkatuen baimenak.
–Irekiera baimena.
–Jarduera sailkatu eta irekiera baimenen eskualdatzea.
I. ERANSKINA
Agiriak ematea eta tramitatzea
–Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.
–Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.
–Fotokopiak koloretan DIN A4: 0,50 euro.
–Fotokopiak koloretan DIN A3: euro 1,00.
–Planoen fotokopiak (katastroa, Arau Subsidiarioak eta bestelakoak): euro 1,00.
–Zedula partzelarioak: 2,00 euro.
–Faxa jasotzea (orri bakoitzeko): 0,10 euro.
–Faxa bidaltzea (Nafarroa barnean, orri bakoitzeko):
- Orri bat 1,50 euro.
- Bi orri 3,00 euro.
- Eta hirugarren orritik aurrera euro 1,00 orri bakoitzeko.
–Faxa bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko):
- Orri bat 2,00 euro.
- Bi orri 4,00 euro.
- Eta hirugarren orritik aurrera 1,50 euro orri bakoitzeko.
–Ziurtaginiak: 2,00 euro.
–Udal artxiboak kontsultatzea behar duten ziurtagiriak: 8.00 euro.
–Ordainagirien bikoizketak: 1,50 euro.
–Arma txartelak: 4,00 euro.
–Ezgaituen aparkatzeko txartelak ematea eta berritzea: 15,00 euro.
–Ezkontza zibilak: bi ezkongaietako bat ere ez dagoenean Goizuetan erroldatua: 70,00 euro.
–Ezkontza zibilak: bi ezkongaietako bat Goizuetan erroldatua dagoenean: 120,00 euro.
–Jarduera sailkatuen baimenak: 30,00 euro.
–Irekiera baimena: 30,00 euro.
–Jarduera sailkatu eta irekiera baimenen eskualdatzea: 60,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1515887