242. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2. xehetasun azterlana (Utzubartxiki). Behin betiko onespena

Udalak, 2015eko urtarrilaren 12an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Andra Mari ikastola berriaren inguruan egin beharreko 2. xehetasun azterlana (3. poligonoko 240. lurzatia): hegoaldeko zoladura berdintzea, autobus irteerak, patio estalirako lerrokadurak, eta alturak eta solairu kopurua. Proiektua Andra Mari Ikastolako Guraso Elkarteak sustatua da.

Argitaratu egiten da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Etxarri Aranatzen, 2015eko azaroaren 20an.–Alkatea, Eneka Maiza Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1515982