242. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa, Ogasuneko teknikari izateko deialdiko bosgarren ariketaren kontra.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 2348/2013 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko teknikari izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko. Deialdi horretako lanpostuak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2272/2013 Ebazpenaren bidez hamaika lanpostu huts betetzeko onetsitako lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditzen direnak izanen dira, tramitatzen ari baita. (2013ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa).

Eduardo Martín Quílez Sarda jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Ogasuneko teknikari izateko oposizioko bosgarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2015eko azaroaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1516003