241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

2016ko karga-tasak eta Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2015eko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea %0,212ko karga-tasa hiri-unitateetarako, lur-ondasunen gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.–Egungo 1,4ko eskala mantentzea 2016rako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:

Hirugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoen karga-tasak 2015eko ekitaldian aplikatzen diren ehuneko eta zenbatekoetan mantentzea.

Laugarrena.–Hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, eta jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen horren aurka.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, aldaketa hauek jendaurrean egonen dira 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek udal bulegoetan dagoen espedientea azter dezaten, jendea hartzeko ohiko ordutegian, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Beriainen, 2015eko azaroaren 17an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1515604