241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

2016rako ordenantza fiskalak eta karga tasak
Behin betiko onespena

Barillasko Udalak, 2015eko irailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea tasen eta prezio publikoen ordenantza fiskaletako aldaketa, 2016an aplikatuko diren tarifen gainekoa, eta urte horretarako kontribuzioen igorpenak.

Iragarkia 2015eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 22an, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu dira ordenantzetako aldaketak eta 2016an aplikatuko diren tarifak. Argitara ematen dira, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan:

1.–Ordenantzak eta 2016rako tarifa eta igorpenak ondotik zehazten dira. 2015eko ekitaldiko kuoten gainean %1eko igoera aurreikusi da, oro har, legezko mugak gainditu gabe hori egitea zilegi den ordainarazpenetan. Horren ondorioa honako hau da: Landazaintza, 0,4126 euro/almutea. Kalez kaleko salmenta, 3,65 euro/eguna, saltoki bakoitzeko. Fotokopiak egitea: 0,25 euro bakoitzeko. Faxa erabiltzea, 0,42 euro/orria Nafarroara; 0,85 euro/orria Espainaren gainerakora; eta 1,72 euro/orria atzerrira. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren igorpeneko portzentajea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4. Lurzatien zedulak, 2,10 euro bakoitzeko. Hilerriko kontzesioak: nitxoa, 778.61 euro; hilobi soila: 235,33 euro; hilobi bikoitza: 958,64 euro. Ehiza barrutia, Mankomunitatearen arabera. Kirol instalazioetako abonamendu eta sarrerak:

a) Abonamenduak.

Hamabost. / Hilab. / Denborald.

–Banakakoa, adingabeak (4 urtetik 14ra bitarte) eta erretiratuak: 17,70 euro, 25,65 euro, 52,42 euro.

–Erretiratuak: 17,70 euro, 25,65 euro, 52,42 euro.

–Banakakoa, helduak (15 urte edo gehiago): 21,82 euro, 37,07 euro, 64,35 euro.

–Seme-alabarik gabeko ezkontideak: 39,40 euro, 64,34 euro, 122,00 euro.

–Seme edo alaba 1 duten ezkontideak: 47,67 euro / 82,21 euro / 130,80 euro.

–Ezkontideak, 2 seme-alabarekin: 57,07 euro / 99,18 euro / 141,20 euro.

–Ezkontideak, 3 seme-alaba edo gehiagorekin: 68,48 euro, 110,10 euro, 158,17 euro.

b) Sarrerak. Eguneko sarreren prezioa 3,15 euro da adingabe eta erretiratuendako eta bertan egoteagatik, eta 4,15 euro helduendako.

2016an bere horretan utziko dira hirilurraren balio igoeraren gaineko zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko 2015ean aplikatutako portzentajeak, 3,30/3,30/3,20/3,10 baitira hurrenez hurren 5, 10, 15 eta 20 urte bitarteko tarteetarako; tasa, berriz, %12.

2.–Ordenantza fiskalak:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorra.

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasen ordenantza fiskala.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoen ordenantza fiskala.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordenantza fiskala.

Landazaintzako tasaren ordenantza fiskala.

Herrilurretako ondasunen eta larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza fiskala.

Merkataritza ez-egonkorraren eta haren tasen gaineko ordenantza fiskala.

Hilerriaren erabilera eta zerbitzu horren eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

3.–Igorpen motak:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3409.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren errekargua: %40.

4.–Aldaketa horiek 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko dira.

Barillasen, 2015eko azaroaren 3an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1514862