241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

385/2015 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Nekazaritzako Elikagaien Laborategiak egiten dituen enologiako analisien prezio publikoak ezartzen dituena.

Otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuak aukera ematen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek ematen edo egiten dituzten zerbitzu edo jarduerengatik prezio publikoak eskatzeko.

Prezio publikoen bidez finantzatu daitezkeen zerbitzu eta jarduerak foru dekretu horren 2. artikuluan ezarrita daude, eta, horien artean agertzen dira, besteak beste, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Laborategi Enologikoak egiten dituen mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen eta edari espirituosoen analisiak (laborategi hori, gaur egun, Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita dago).

Laborategi horren jardueran sartzen dira hala ardoaren eta edari espirituosoen analitika ofizialak, nola ardandegiei eta partikularrei egiten zaizkien beste analisi ez-ofizial batzuk. Horregatik, beharrezkotzat jo da partikularrek beren kasa eskatzen dituzten determinazio analitikoetarako prezio publikoak argitaratzea, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean.

Prezioak kalkulatzeko, analisien exekuzio kostuak hartu dira kontuan, eta, hortaz, tasa publikoetarako ezarritako balio bera atera da, behar den BEZa erantsita.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan ezarrita dagoela prezio publikoak kobratu behar dituen organoa zer departamenturen mende dagoen, horrexek ezarri edo aldatuko duela prezio horien zenbatekoa, organo kobratzaileak berak proposatuta.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Nekazaritzako Elikagaien Laborategiak egiten dituen enologiako analisien prezio publikoak ezartzea. Prezio publikoak ebazpen honen eranskinean sartutako tarifak aplikatuz kalkulatuko dira, balio horri dagokion BEZa gehituta.

2. Zerbitzua ematen den unean sortuko eta eskatuko da prezio publikoa. Nolanahi ere, prezio publikoak kobratzeko kudeaketa errazteko, kudeaketa horretaz arduratzen den zerbitzuak fakturaziorako sistema multzokatu bat ezar dezake, sei hilabeteko edo urte bateko epeak hartzen dituena.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 3an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN LABORATEGIAK EGITEN DITUEN ENOLOGIAKO ANALISIEN PREZIO PUBLIKOAK

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

1. TARIFA

ENOLOGIAKO LABORATEGIA ANALISI SINPLEAK

EURO

1.–Butanola

Gasen kromatografia

7,00

2.–Propanola

Gasen kromatografia

7,00

3.–Azetaldehidoa

Gasen kromatografia

7,00

4.–Etilo azetatoa

Gasen kromatografia

7,00

5.–Metilo azetatoa

Gasen kromatografia

7,00

6.–Azidotasun finkoa

Kalkulua

2,00

7.–Azidotasun osoa

Bolumetria–MANB

2,30

8.–Azidotasun lurrunkorra

Bolumetria–MANB

2,30

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,30

9.–Azido azetikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

2,30

10.–Azido bentzoikoa

Likidoen kromatografia, bereizmen handikoa

9,70

11.–Azido zitrikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,00

12.–Azido glukonikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,00

13.–Azido laktikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,00

14.–Azido malikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

5,00

15.–Azido salizilikoa

Likidoen kromatografia, bereizmen handikoa

9,70

16.–Azido sorbikoa

Likidoen kromatografia, bereizmen handikoa

9,70

17.–Azido tartarikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,00

18.–Errautsen alkalinotasuna

Bolumetria

2,88

19.–Anhidrido sulfuroso librea

Espektrofotometria ikusgai ultramorea Balorazioa

2,28

20.–Anhidrido sulfurosoa, osoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea Balorazioa

2,28

21.–Antozianoak

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

3,00

22.–Azukre gutxitzaileak

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,28

23.–Azukreak, osoak

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

3,90

24.–Bromuroak

Potentziometria

2,83

25.–Kaltzioa

Sugardun atomo-xurgapeneko espektrofotometria

11,00

26.–Katekinak

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

3,00

27.–Errautsak

Grabimetria

3,00

28.–Kloruroak

Potentziometria

2,50

29.–Kobrea

Sugardun atomo-xurgapeneko espektrofotometria

11,00

30.–Koloratzaile sintetikoak

Aterakuntza-Finkapena

6,30

31.–Eroankortasuna

Konduktimetria

2,28

32.–Cielab a* koordenatua

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

4,00

33.–Cielab b* koordenatua

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

4,00

34.–Cielab l* koordenatua

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

4,00

35.–Cielab c* koordenatua

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

4,00

36.–Cielab h* koordenatua

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

4,00

37.–Cielab s* koordenatua

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

4,00

38.–Dentsitate optikoa 280 nm

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,00

39.–Dentsitate optikoa 420 nm

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,00

40.–Dentsitate optikoa 520 nm

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,00

41.–Dentsitate optikoa 620 nm

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,00

42.–Dentsitate erlatiboa 20 °C-an

Dentsimetria elektronikoa

1,50

43.–Dietilenglikola

Gasen kromatografia

5,50

44.–Proteinen egonkortasuna

Nefelometria

5,00

45.–Egonkortasun tartarikoa

Prezipitazioa

5,00

46.–Etanola

Gasen kromatografia

5,50

47.–Aterakin ez-gutxitzailea

MANB kalkulua

5,78

48.–Aterakin gutxitua

MANB kalkulua

5,78

49.–Aterakin lehorra, osoa

Kalkulua edo lurrunketa

3,50

50.–Ferrozianuroa disoluzioan

Prezipitazioa

6,30

51.–Ferrozianuroa esekiduran

Prezipitazioa

6,30

52.–Fluoruroak

Elektrodo hautakorrak

2,83

53.–Glizerina

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,00

54.–Glukosa + fruktosa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,60

55.–Alkohol gradua pisuan

Destilazioa

3,90

56.–Eskuratutako alkohol gradu bolumetrikoa

Espektrofotometria infragorri hurbila

2,00

MANB–Dentsimetria elektronikoa

3,90

57.–Alkohol gradu bolumetrikoa potentzian

MANB kalkulua

1,80

58.–Alkohol gradua, osoa

MANB kalkulua

4,28

59.–Beaume gradua

MANB kalkulua

1,80

60.–Birx gradua (sakarosaren %)

MANB kalkulua

1,80

61.–Burdina

Sugardun atomo-xurgapeneko espektrofotometria

11,00

62.–Kolmatazio indizea

Mintz bidez iragaztea

6,30

63.–Folin-Ciocalteu indizea

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

3,00

64.–Antozianoen ionizazio indizea

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

3,00

65.–Oxidasetako polifenol indizea

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

3,00

66.–Koloratzailearen intentsitatea

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,00

67.–Isoamilikoak

Gasen kromatografia

7,00

68.–Isobutanola

Gasen kromatografia

7,00

69.–Nitrogeno amoniakala

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,00

70.–Nitrogeno α-aminikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

6,00

71.–Nitrogeno asimilerraza

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

12,00

72.–Magnesioa

Sugardun atomo-xurgapeneko espektrofotometria

11,00

73.–Masa bolumikoa 20 ºC-an

MANB–Dentsimetria elektronikoa

1,50

Errefraktometria

1,80

74.–Metanola

Gasen kromatografia

7,00

75.–Ph

Potentziometria

2,28

76.–Beruna

Atomo-xurgapeneko espektrofotometria–grafito labea

24,00

77.–Hezetasun portzentajea

Grabimetria

3,50

78.–Potasioa

Sugardun atomo-xurgapeneko espektrofotometria

11,00

79.–Hibridoen presentzia

Fluoreszentziaren espektrofotometria

5,25

80.–Bakterio azetikoen kontaketa

Kontaketa plakan

12,00

81.–Bakterio laktikoen kontaketa

Kontaketa plakan

12,00

82.–Legamien kontaketa

Kontaketa plakan

12,00

83.–Lizunen kontaketa

Kontaketa plakan

12,00

84.–Aterakinaren gainerakoa

Kalkulua

10,00

85.–Sakarosa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

8,00

86.–Sodioa

Sugardun atomo-xurgapeneko espektrofotometria

11,00

87.–Sulfatoak

Prezipitazioa

5,50

88.–Tonalitatea

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2,00

89.–Uhertasuna

Nefelometria

5,50

90.–Zinka

Sugardun atomo-xurgapeneko espektrofotometria

11,00

2. TARIFA

ENOLOGIAKO LABORATEGIA. ANALITIKA MULTZOAK

EURO

AZKEN HARTZIDURA

6,50

1.–Azido malikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

2.–Glukosa + fruktosa

3.–Azido azetikoa

EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO ESPORTAZIOA

Lehorrak 16,00

Gozoak 18,00

1.–Azidotasun lurrunkorra

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

2.–Anhidrido sulfurosoa, osoa

3.–Azukre gutxitzaileak

4.–Azido zitrikoa

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/entzimatikoa

5.–Alkohol gradu bolumetrikoa

Infragorri hurbilezko espektrofotometria (lehorrak)

MANB–Dentsimetria elektronikoa (gozoak)

6.–Azidotasun osoa

Potentziometria

7.–Metanol

Gasen kromatografia

8.–Alkohol gradua, osoa

Kalkulua

9.–Aterakin lehorra, osoa

10.–Masa bolumikoa 20 ºC-an

Dentsimetria elektronikoa

11.–Akats organoleptikoak eta garbitasuna

(ontziratu gabeko ardoetarako soilik)

EDARI ESPIRITUOSOEN EUROPAR BATASUNEKO MERKATUA EDO ESPORTAZIOA

5,00

1.–Alkohol gradu bolumetrikoa

Dentsimetria elektronikoa (2870/2000 EEE)

2.–Masa bolumikoa 20 ºC-an

3.–Beaumé gradua

Kalkulua

OSORIK

Lehorrak 8,00

Gozoak 9,00

1.–Alkohol gradu bolumetrikoa

Infragorri hurbilezko espektrofotometria (lehorrak)

MANB–Dentsimetria elektronikoa (gozoak)

2.–Azidotasun lurrunkorra

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

3.–Azukre gutxitzaileak

4.–Azidotasun osoa

Potentziometria

5.–pH-a

6.–Anhidrido sulfurosoa, osoa

Espektrofotometria ultramorea

7.–Anhidrido sulfuroso librea

EBALUAZIO ERREFRAKTOMETRIKOA MUZTIOETAN

2,00

1.–Azukreak, osoak (g/l)

Errefraktometria-MANB

2.–Masa bolumetrikoa 20º-an

3.–Errefrakzio indizea

4.–Gradu probablea

5.–Brix gradua (sakarosaren %)

GOI MAILAKO ALKOHOLAK

8,00

1.–Butanola

Gasen kromatografia

2.–Propanola

3.–Azetaldehidoa

4.–Etilo azetatoa

5.–Metilo azetatoa

6.–Metanola

7.–Isiamilokoak

8.–Isobutanola

KOLOREAREN TALDEA

4,00

9.–Dentsitate optikoa 420 nm

Espektrofotometria ikusgai ultramorea

10.–Dentsitate optikoa 520 nm

11.–Dentsitate optikoa 620 nm

12.–Koloratzailearen intentsitatea

CIELAB PARAMETROAK

4,00

1.–a* osagai gorria

Espektrofotometria ikusgai ultramorea/MANB

2.–b* osagai horia

3.–L* argitasuna

4.–C* kromatizitatea

5.–H* tonalitatea

6.–S* saturazioa

Analitika multzo bat eginda ere, entsegu indibidualen bat egin behar baldin bada multzoan eskainitakoaz bestelako teknika baten bidez, teknika horren kostu indibiduala multzoaren zenbatekoari gehituko zaio.

F1515161

Iragarkiaren kodea: F1515161