241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2148/2015 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza berrien deialdia onesten duen 1942/2015 Ebazpenaren eranskineko 8.2a) idatz-zatian atzeman den okerra zuzentzen da. Akats zuzenketa, 232. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2015eko azaroaren 19koa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emandako urriaren 27ko 1942/2015 Ebazpenaren bidez, 2016. urterako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza berrien deialdia onetsi eta gastua baimendu zen.

Ikerketa Batzordearen Batzorde Iraunkorrak, azaroaren 25ean egin duen bileran, proposatu du 1942/2015 Ebazpenaren eranskinean onetsi ziren 2016. urterako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza berrien deialdiaren oinarrietako 8.2a) atalean agertzen den data zuzentzea.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak aurkeztutako ebazpen proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT

Lehengoa.–1942/2015 Ebazpenaren eranskinean onetsi ziren 2016. urterako Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntza berrien deialdiaren oinarrietako 8.2a) idatz-zatian agertzen den data zuzentzea. eta honela idaztea:

Laguntza emateko, 2015eko abenduaren 30 baino lehen bukatu ez den deialdi publiko baten bidez edo hitzarmen edo kontratu espezifiko baten bidez finantzaturiko ikerketa proiektu bat egon behar da, laguntzaren xedearekin zuzenean erlazionatua, eta horretarako beharrezkoa izango da proiektuaren arduradunaren oniritzia.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitateko web-orrialdean argitara dadin agintzea. Halaber, baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzua.

Hirugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea zabaltzea, 5 egun baliodun gehiago izan dadin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea ondoren aipatzen diren honako hauei: Ikerketarako errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuari eta Kontuhartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta bere aurka eta haren oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2015eko azaroaren 25ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1516057