241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

187E/2015 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko diru-laguntzen 2015eko deialdian baimendutako gastua handitzen duena.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren martxoaren 5eko 13E/2015 Foru Aginduaren bidez, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko 2015eko diru-laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren eta 700.000 euroko gastua baimendu zen deialdi horren ondoriozko konpromisoak betetzeko.

Diru-laguntza horiek banakako ebaluazioaren araubidea erabiliz eman behar dira. Horregatik, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan eta deialdiaren 7. oinarri arautzailearen 1. eta 8. ataletan ezarritakoarekin bat, espedienteak eskaerak aurkeztu ahala tramitatzen eta ebazten ari dira, proiektu mota bakoitzaren arabera, eta hala eginen da horretarako aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Hortaz, deialdiaren aurrekontu-baliabideak agortutakoan, gainerako eskaerak ezetsi eginen dira.

Baimendutako gastua ez da aski aurkeztutako eskaera guztien ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, eta kontuan harturik, batetik, jadanik ebatzita dauden espedienteekin gaur arte hartu diren gastu-konpromisoak, eta bestetik, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuaren txostena, beharrezkotzat jotzen da deialdi horretarako baimendutako gastua handitzea “Merkataritza eta eskulangintza antolatu eta sustatzea” izeneko A10003 proiektuan dagoen kreditu-gerakinarekin. Horrela, kreditua ez izateagatik ezetsi beharreko eskaeren kopurua gutxituko da.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikoaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko 2015eko diru-laguntzen deialdian baimendutako gastua aldatzea, eta 76.353,48 euro eranstea deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko aurreikusitako kredituari. Deialdi hori Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariaren martxoaren 5eko 13E/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

2. Aipatutako deialdian baimendutako gastua 76.353,48 euro handitzea, behean adierazten den xehetasunaren arabera, diruz lagungarriak diren proiektuak nolakoak diren. Hortaz, diruz lagungarriak diren proiektuetarako baimentzen den gastuaren proportzioa aipatutako foru aginduaren 3. puntuan hasiera batez ezarritako bera izanen da:

a) Modernizazio edo erreforma proiektuetako inbertsioak: 63.264,31 euro.

b) Berariazko proiektuetako inbertsioak: Salmenta-puntuko Diagnostikoa (SPD), Enpresa Integrazioa (EI) eta Merkataritzako Kabinete Teknikoaren Zerbitzua (MKTZ): 8.726,11 euro.

c) Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) inbertsioak: 4.363,06 euro.

Gastu hori 2015era luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontu-sail honen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

RCSA KODEA

EKITALDIA

KONTABILITATEKO ESPEDIENTEA

ZENBATEKOA

A10003-A1140-7701-431402: txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea (MBP 1. programa)

4877

2015

CONTA 2015 0140001627

76.353,48

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 6an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1515207