241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

185E/2015 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako artisautza enpresen sustapenerako diru-laguntzen 2015eko deialdian baimendutako gastua handitzen duena.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 19ko 91E/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako artisautza enpresen sustapenerako 2015eko diru-laguntzen deialdia onetsi zen eta 35.000 euroko gastua baimendu zen deialdi horren ondoriozko konpromisoak betetzeko.

Eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 127E/2015 Ebazpenaren bidez, deialdiaren lehenengo fasean eskatutako laguntzak eman eta ordaindu ziren. Horrela, guztira, 30.459,16 banatu ziren.

Gaur egun, 4.540,84 euroko kreditua gelditzen da deialdiaren bigarren fasean aurkeztu behar diren eskaeren ondoriozko konpromisoei erantzuteko. Eskaera horiek 2015eko urrian aurkeztu daitezke, 2015eko maiatzaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitarte egindako jarduerengatik, bi egun horiek barne.

Kontuan harturik lehenengo fasean jadanik ebatzita dauden espedienteekin gaur arte hartu diren gastu konpromisoak, aurreikuspenen arabera bigarren fasean aurkeztuko diren eskaeren kopurua, epe horretan aurkezten diren eskaerei erantzuteko erabilgarri dagoen kreditua, eta, orobat, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak aurkeztutako txostenean egin dituen aurreikuspen arrazoituak, beharrezkotzat jotzen da deialdi horretarako baimendutako gastua handitzea, bigarren faseko laguntza eskaeren ondoriozko gastu konpromisoei erantzun ahal izateko.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikoaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako artisautza enpresen sustapenerako 2015eko diru-laguntzen deialdian baimendutako gastua aldatzea, eta 10.000,00 euro eranstea deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko aurreikusitako kredituari. Deialdi hori Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren otsailaren 19ko 9E/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

2. Deialdi horretan baimendutako gastua 10.000,00 euro handitzea, 2015era luzatutako 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontu-sail honen kargura finantzatuta:

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

RCSA KODEA

EKITALDIA

KONTABILITATE ESPEDIENTEA

ZENBATEKOA

A10003-A1140-4701-431402: Nafarroako artisautza sustatzeko eta horretan trebatzeko ekintzak

4881

2015

CONTA 2015 0140000886

10.000,00

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 6an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1515206