241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 887/2014 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

26/2015 epaia. Iruñean, 2015eko otsailaren 3an.

Fernando Poncela Garcíak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 887/2014 hitzezko judizioaren (250.2 art.) autoak aztertu ditu. Ramon Ortega Tarrocek sustatu du auzia, Yhaned Patricia Encalada Martínezen aurka.

Epaitza:

Baiesten dut Ramón Ortega Tarrocek Yhaned Patricia Encalada Martínezen eta Jorge Enrique Jaramillo Carrionen aurka jarritako demanda, eta, beraz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 1.853,36 euro ordaintzera, batera eta solidarioki, gehi diru kopuru horrek demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, baita prozesu-kostuak ere.

Ebazpen hau irmoa da eta haren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Jorge Enrique Jaramillo Carrioni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko azaroaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1515254