241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 532/2015 hitzezko judizioa
(etxegabetzea, ez ordaintzeagatik, 250.1.1 art.)

Aditzera ematen da, epaitegi honetan 532/15 hitzezko judizioa (etxegabetzea, ez ordaintzeagatik) bideratzen ari dela, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitutzat ematea Juan Luis Albizu Urrozek Liviu Florin Toboruten aurka sustatutako etxegabetzearen prozedura, Iruñeko Kaiko zeharkaleko 2ko 7. D finkaren gainean, demandaren aurkezpenaren egunean zor ziren errentak edo diru kopuruak (646,56 euro) ez pagatzeagatik, ez eta demandaren ondoren sorrarazitako errentak ere, finka egiaz berreskuratu arte. Eta hori ohartarazten da gerora aurkeztuko den demanda betearazlean aintzat hartzeko eta egoera hori kontuan har dadin betearazpena abiatzerakoan. Auzi-jartzaileari horren berri ematea betearazpena abiatzeko. Horretarako, aski da eskatze hutsa. Liviu Florin Toborut, alderdi demandatua, kondenatzea prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta Liviu Florin Toboruti jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko azaroaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1515239