241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

6. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2015eko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen seigarren aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan, gastu honi aurre egiteko: bideak konpontzeko laguntza kontzejuentzat.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aritzala Deierrin, 2015eko azaroaren 17an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1515608