241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2015eko azaroaren 12an egin osoko bilkura arruntean, aho batez, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa onetsi zuen hasiera batez, haren determinazioak egokitzeko abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko aurreikuspenetara, haren bitartez arautzen baitira desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak emateko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Idazkaritzan espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aritzala Deierrin, 2015eko azaroaren 13an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1515607