241. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

276/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko (IDECAL) sistema aldaketa onesten duena Kontabilitatearen Instrukzio Orokorrerako. Foru agindu honi eranskin gisa gehitu zaio.

Nafarroako toki entitateek nahitaez igorri behar dizkiote kontabilitatearen espedienteak Foru Komunitateko Administrazioari, legez ezarritako egunetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikuluan xedatzen denez, Nafarroako toki entitateen aurrekontu orokorrak Nafarroako Gobernuak oro har entitate horientzat zehazten duen aurrekontu egiturara egokituko dira. Orobat, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak toki entitateen eta beren erakunde autonomikoen aurrekontu eta kontabilitate araubidea eratzen duen arau multzoa jasotzen du, eta Nafarroako Gobernuaren esku uzten du aurrekontu eta kontabilitate arloko hainbat alderdiren garapena. Horren ondorioz onetsi ziren honako hauek: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretua, 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan; irailaren 21eko 271/1998 Foru Dekretua, irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuak aldatua, 2/1995 Foru Legea garatzen duena aurrekontu egituraren arloan; irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena Nafarroako Toki Administraziorako, eta irailaren 21eko 273/1998 Foru Dekretua, Kontabilitatearen Instrukzio Erraztua onesten duena Nafarroako Toki Administraziorako.

Aipaturiko 270/1998 Foru Dekretuak, bere azken xedapenetako lehenbizikoan, ezarri zuen Toki Administrazioko kontseilariak behar den foru aginduaren bitartez arautzen ahalko duela foru dekretu horretan eskatzen den informazioa euskarri magnetikoan edo bide telematikoan igortzeko modua.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri zuen administrazio publikoek teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera eta aplikazioa bultzatuko dituztela beren jarduera garatzeko eta beren eskumenak betetzeko.

Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 19ko 230/2002 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistema, IDECAL izenekoa, kontabilitatearen instrukzio orokorrerako.

Gaur egun, Nafarroako toki administraziorako kontabilitatearen instrukzio orokorrari egokituta dauden toki entitate guztiek informatizaturik daukate kontabilitatea.

Egoera horretan, Nafarroako toki sektorean, egun dagoen teknologia aprobetxatuz, Internet baliatuz sistema informatikoen bitartez informazio trukea azkar eta modu ekonomiko eta seguruan egitea bideratzen baitu, aurrekontu- eta kontabilitate-informazioaren transmisio informatikoari euskarri ematen dion eredua aldatu da, hain zuzen ere Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistema, IDECAL izenekoa.

IDECAL sistemaren helburua zera da, toki entitateek erabiltzen duten aurrekontu- eta kontabilitate-egitura normalizatzea, hura bide telematikoetatik igortzeko eta haien eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren arteko komunikazioa errazteko.

Adierazitakoarekin bat, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehendabizikoan jasotako baimena erabiliz, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistemaren (IDECAL) aldaketa onestea Kontabilitatearen Instrukzio Orokorrerako. Eranskin gisa gehitu zaio foru agindu honi.

2. IDECAL sistema Kontabilitatearen Instrukzio Orokorrari egokituta dauden Nafarroako toki entitateetan aplikatuko da.

3. Foru agindu hau Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Azken xedapen bakarra.–Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta nahitaez aplikatuko da 2016ko ekitaldian eta hurrengoetan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 26an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

IDECAL Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra

Kontzeptuak eta definizioak.

1. Kontabilitate espedienteak.

Arauei jarraituz, Nafarroako toki entitate guztiek ondoko kontabilitate espedienteak igorri behar dizkiote Toki Administrazioko Departamentuari:

–Aurrekontu Orokorrei buruzko espedientea.

–Aurrekontu Luzatuari buruzko espedientea, halakorik bada.

–Aurrekontuen Likidazioari buruzko espedientea.

–Kontu Orokorrari buruzko espedientea.

2. Kontabilitateko egoera-orriak.

Kontabilitateko egoera-orriek, bestalde, egoera-orri ezberdinak dituzte, foru dekretuetan aipatu eta deskribatuak.

3. Zerrendak.

Kontabilitateko egoera-orrien egiturako atal bakoitza, berezko entitate berezitua dutenak. Kontabilitateko egoera-orri batek zerrenda bat baino gehiago izan dezake.

4. Truke fitxategiak.

Informazio informatikoaren oinarrizko unitatea dira, trukean datu bikoitzak ez egotea bideratzen duena.

Kontabilitate espedientea osatzen duten zerrenda guztiei buruzko informazioa duten fitxategi informatikoak dira.

Bi mota ezberdinetan sailkatzen dira: informazio egituratua dutenak eta informazio egituratu gabea dutenak.

4.1. Informazio egituratua duten truke fitxategiak.

Beharrezko informazioa jasotzen duten hainbat erregistro eremuz osatutako taulak dira; informazio hori konbinatuz espedienteetako zerrendak prestatzen ahal dira.

4.2. Informazio egituratu gabea duten truke fitxategiak.

Zerrenda bat edo dokumentu bat literalki modu informatikoan ematen duten dokumentuak dira.

Truke fitxategien multzoari esker, osorik ematen ahal da dagokion espedientea.

5. Igorri beharreko gainerako informazioa.

Eskuz sartu beharko dira hainbat datu, truke fitxategi egituratuetan igorritako informazioa zuzena dela kontrolatzeko balioko dutenak.

TRUKE FITXATEGIAK, TOKI ENTITATE NAGUSIRAKO ETA ERAKUNDE AUTONOMOETARAKO.

Truke fitxategi hauek definitzen dira toki entitate nagusirako eta bere erakunde autonomoetarako:

A) Informazio egituratua:

01.–Ekitaldiak.

02.–Egitura organikoa.

03.–Programen araberako egitura.

04.–Diru-sarreren egitura ekonomikoa.

05.–Gastuen egitura ekonomikoa.

06.–Aplikazioaren egitura / Lotura.

07.–Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen egitura.

08.–Kontuak.

09.–Aurrekontuetako metatuak.

10.–Aurrekontuetatik kanpoko metatuak.

12.–Kreditu-gerakinak.

13.–Finantza entitatea.

14.–Poliza.

15.–Abalak.

16.–Diruzaintzako mugimenduak.

17.–Banku-berdinkatzeak.

18.–Izakinen egoera.

19.–Aurrekontuaren emaitza.

20.–Diruzaintzako gerakina.

B) Informazio egituratu gabea:

11.–Beste ente batzuen metatuak.

21.–Langileei buruzko eranskina.

22.–Inbertsioen lau urteko plana eta finantzaketa.

23.–Inbertsioen eranskina.

24.–Finantzaketa atxikia duten gastuak.

25.–Atxikitako baliabideak.

27.–Exekuzio oinarriak.

28.–Azalpen txostena.

29.–Txosten ekonomiko finantzarioa.

32.–Aurrekontuak: Eranskina: Baterakuntzaren egoera-orria.

34.–Kontu-hartzailetzaren txostena.

35.–Kontuak: Zerbitzuen kostuari buruzko memoria.

36.–Lehendakariaren memoria.

37.–Kontu Orokorrari buruz kontu-hartzailetzak eginiko txostena.

39.–Aurreko aurrekontuaren likidazioa eta egungoaren aurrerapena.

41.–Kontabilitate entitate bateratuen multzoko kontua.

42.–Beste txosten batzuk.

43.–Beste txosten batzuk.

1etik 10era arteko fitxategiek eta 12tik 20ra artekoek, biak barne, ASCII formatua izanen dute; gainerako fitxategiak, informazio egituratu gabeek, hainbat formatutan egon daitezke: XLS/XLSX, DOC/DOCX, RTF, PDF, CSV, JPG/JPEG, ODS, ODT, TIFF/TIF,TXT.

INFORMAZIO EGITURATUKO FITXATEGIAK

Informazio egituratuko fitxategiak betetzeko arau orokorrak.

–Fitxategietako datuek ez dute ez izenik izanen, ez eta idazpururik ere.

–Eremu zenbakidunak beti zeroekin osatuko dira ezkerreko aldetik.

–Eremu alfanumerikoak beti ezkerreko aldetik lerrokaturik egonen dira, eta tarte zuriekin beteko dira eskuineko aldetik.

–Data daramaten eremuek ondoko formatua izanen dute: UUUUHHEE.

–Zenbatekoekin osatzekoak diren eremu guztiek beti plus zeinua eramanen dute, salbu eta eremu edo eragiketen deskribapenean berariaz adierazitako kasuetan.

–Zeinurako gordetako lekuan, ondokoak izanen dira balio duten karaktereak:

+ positiboa adierazteko eta - negatiboa adierazteko.

–Nahitaezkoak ez diren eremuak tarte zuriekin geratuko dira alfanumerikoak edo data adieraztekoak badira, eta zeroekin zenbakidunak badira.

–Daturik izan ez baina igorri beharrekoak diren fitxategietako eremuak tarte zuriekin beteko dira alfanumerikoak edo data adieraztekoak badira, eta zeroekin zenbakidunak badira, fitxategi bakoitzerako deskribatutako kasu partikularren arabera.

–Ehunekoak daramaten eremuek 7 kokaleku numeriko izanen dituzte: 3 kokaleku zenbaki osoetarako eta 4 hamartarretarako. Zati osoa zeroekin beteko da ezkerreko aldetik; zati hamartarra, berriz, zeroekin eskuineko aldetik.

–Espedienteko urtearen formatua honako hau da: UUUU.

–Dataren formatua honako hau da: UUUUHHEE

–“Zenbatekoa” eremuetan, esanahi gutxien duten bi kokalekuak hamartarrak dira; zenbatekoak euroko zentimotan igorri beharko dira.

01 fitxategia.–Ekitaldiak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEAK

ESP. URTEA

Espediente urtea

Z

4

1-4

ESP. MOTA

Espediente mota

A

1

5

ENTIT. KOD

Entitatearen kodea

A

7

6-12

ENTIT. IZENA

Entitatearen izena

A

100

13-112

KONT. SIST.

Kontabilitate sistema

A

1

113

ITX. DATA

Itxiera data

D

8

114-121

ONES. DATA

Onespen data

D

8

122-129

EMP. INFOR.

Enpresa informatikoa

A

10

130-139

HEL. ELEK.

Helbide elektronikoa

A

50

140-189

Datu guztiak nahitaezkoak dira, ITX. DATA eremua izan ezik aurrekontuei buruzko espedientearen eta aurrekontu luzatuari buruzko espedientearen kasuetan, eta HEL. ELEK. eremua izan ezik toki entitateak posta elektronikorik ez badu

Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

Eremuen deskribapena:

ESP. URTEA–Igorritako espedientearen urtea adierazten du.

ESP. MOTA–Espediente motaren eremuak ondoko balioak jasotzen ahalko ditu:

Aurrekontua

A

Aurrekontuaren likidazioa

L

Kontu orokorra

K

Aurrekontu luzatua

O

ENTIT. KOD.–Toki entitatearen kodea da, Toki Administrazioko Departamentuaren kodetze ofizialaren araberakoa.

ENTIT. IZENA.–Eremu honek entitatearen izena jasoko du.

KONT. SIST.–Kontabilitate sistemari dagokion eremuak O balioa jasoko du (kontabilitate orokorra).

ITX. DATA.–Eremu honek behin betiko itxieraren aukera betetzen deneko eguna jasoko du. Modu automatikoan beteko da.

ONES. DATA.–Eremu honek espedientearen behin betiko onespenaren data jasoko du. Data hori ondokoaren arabera finkatuko da:

–Alegaziorik sortu ezean, osoko bilkuraren hasierako onespenarena.

–Alegaziorik izanez gero, osoko bilkurak alegazio horiek ebazten dituen eguneko data.

ENP. INFOR.–Toki entitateak erabiltzen duen kontabilitate-aplikazioa egin duen enpresa informatikoaren izena aipatuko du, eta ondoko balioak jasoko ditu:

ENPRESA INFORMATIKOAK

ANIMSA

RURAL KUTXA

T-Systems

Aurreko zerrenda Nafarroako toki entitateentzako kontabilitate arauei egokitutako beste enpresa informatiko batzuekin luzatzen ahalko da.

HEL. ELEK.: eremu honek informazioa igortzen duen toki entitatearen helbide elektronikoa jasoko du.

02 fitxategia.–Egitura organikoa.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KOD. ORG.

Kode organikoa

A

4

5-8

DESKR

Deskribapena

A

60

9-68

–Egitura organikoa jasotzen du. Toki entitateak kode organikoak garatu gabe baldin baditu, KOD. ORG. eremua 1 zenbakiarekin osatuko da eta DESKR eremua “garatu gabe” esamoldearekin.

–Kode organikoa espedientearen urteari dagokionean, DATURTEA eremua eta ESP. URTEA eremua bat etorriko dira. Kode organikoa beste urte bati dagokionean, ez da bat etortze hori gertatuko eta DATURTEA eremua ESP. URTEA eremua baino lehenagokoa edo geroagokoa izaten ahalko da.

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

–Fitxategi hau beharrezkoa izanen da ondokoetarako:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

Eremuen deskribapena

DATURTEA.–Erabilitako kode organikoari dagokion urtea aipatzen du.

KOD. ORG.–Toki entitateak erabiltzen duen kode organikoa.

DESKR.–Eremu honek kode organikoaren deskribapena jasoko du.

03 fitxategia.–Programen araberako egitura.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KOD. FUNTZ.

Programen araberako kodea

A

10

5-14

DESKR

Deskribapena

A

60

15-74

–Irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuan argitaratutakoaren arabera zabaldutako kodetzeak biltzen ditu, hain zuzen ere erabili direnak: aurrekontu arruntak, itxitakoak, etorkizunekoak, kreditu-gerakinak, finantzaketa atxikia duten gastuak eta beste.

–Kodetze horiek zabaldu ez badira, eremu alfanumerikoak tarte zuriekin osatuko dira eta eremu numerikoak zeroekin.

–Programen araberako kodea espedientearen urteari dagokionean, DATURTEA eremua eta ESP. URTEA eremua bat etorriko dira. Programen araberakok kodea beste urte bati dagokionean, ez da bat etortze hori gertatuko eta DATUA URTEA eremua ESP. URTEA eremua baino lehenagokoa edo geroagokoa izaten ahalko da.

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

–Fitxategi hau beharrezkoa izanen da ondokoetarako:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

Eremuen deskribapena

DATURTEA.–Erabilitako kode funtzionalari dagokion urtea aipatzen du.

KOD. FUNT.–Toki entitateak erabiltzen duen programen araberako kodea.

DESKR.–Eremu honek kode funtzionalaren deskribapena jasoko du.

04 fitxategia.–Diru-sarreren egitura ekonomikoa.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KOD. EKON.

Diru-sarreraren kode ekonomikoa

A

10

5-14

DESKR

Deskribapena

A

60

15-74

–Irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuan argitaratutakoaren arabera diru-sarrerei buruz zabaldutako kodetze ekonomikoak biltzen ditu, hain zuzen ere erabili direnak: aurrekontu arruntak, itxitakoak, etorkizunekoak, finantzaketa atxikia duten gastuak eta beste.

–Kodetze horiek zabaldu ez badira, eremu alfanumerikoak tarte zuriekin osatuko dira eta eremu numerikoak zeroekin.

–Diru-sarreren kode ekonomikoa espedientearen urteari dagokionean, DATURTEA eremua eta ESP. URTEA eremua bat etorriko dira. Diru-sarreren kode ekonomikoa beste urte bati dagokionean, ez da bat etortze hori gertatuko, eta DATURTEA eremua ESP. URTEA eremua baino lehenagokoa edo geroagokoa izaten ahalko da.

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

–Eremu hau beharrezkoa da ondokoetarako:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

Eremuen deskribapena:

DATURTEA.–Diru-sarreretarako erabilitako kode ekonomikoari dagokion urtea da.

KOD. EKON.–Toki entitateak diru-sarreretan erabiltzen duen kode ekonomikoa.

DESKR.–Eremu honek diru-sarreren kode ekonomikoaren deskribapena jasoko du.

05 fitxategia.–Gastuen egitura ekonomikoa.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KOD. EKON.

Gastuaren kode ekonomikoa

A

10

5-14

DESKR

Deskribapena

A

60

15-74

–Irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuan argitaratutakoaren arabera zabaldutako gastuen kodetze ekonomikoak biltzen ditu, hain zuzen ere erabili direnak: aurrekontu arruntak, itxitakoak, etorkizunekoak, kreditu-gerakinak, finantzaketa atxikia duten gastuak eta beste.

–Kodetze horiek zabaldu ez badira, eremu alfanumerikoak tarte zuriekin osatuko dira eta eremu numerikoak zeroekin.

–Gastuen kode ekonomikoa espedientearen urteari dagokionean, DATURTEA eremua eta ESP. URTEA eremua bat etorriko dira. Gastuen kode ekonomikoa beste urte bati dagokionean, ez da bat etortze hori gertatuko, eta DATURTEA eremua ESP. URTEA eremua baino lehenagokoa edo geroagokoa izaten ahalko da.

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

–Fitxategi hau beharrezkoa izanen da ondokoetarako:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO URTEA

X

KONTU OROKORRA

X

Eremuen deskribapena:

DATURTEA.–Gastuetarako erabilitako kode ekonomikoari dagokion urtea aipatzen du.

KOD. EKON.–Toki entitateak gastuetarako erabiltzen duen kode ekonomikoa.

DESKR.–Eremu honek gastuen kode ekonomikoaren deskribapena jasoko du.

06 fitxategia.–Aplikazioaren egitura/lotura.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KOD. ORG.

Kode organikoa

A

4

5-8

KOD. FUNTZ.

Programen araberako kodea

A

10

9-18

KOD. EKON.

Kode ekonomikoa

A

10

19-28

APL. ARL.

Aplikazio arloa (Gastua/Diru-sarrera)

A

1

29

APL. DESKR.

Aplikazioaren deskribapena

A

60

30-89

LOT. ORG.

Lotura organikoaren poltsa.

A

4

90-93

LOT. FUNTZ.

Programen araberako loturaren poltsa

A

10

94-103

LOT. EKON.

Lotura ekonomikoaren poltsa.

A

10

104-113

–Uneko ekitaldiko aurrekontu-aplikazioak biltzen ditu, bai eta itxierakoak eta etorkizunekoak ere, haien deskribapena eta lotura poltsa ere finkatuz (hori soilik uneko ekitaldiko gastuen aplikazioen kasuan).

Baldin eta aplikazio bat ekitaldi arrunteko diru-sarrerena, itxitako ekitaldietakoena edo etorkizuneko ekitaldietakoena edo itxitako edo etorkizuneko aurrekontuen gastuetakoa baldin bada, loturetako laukitxoak tarte zuriekin osaturik agertuko dira.

Lotura duten kode organikoekin, programen araberakoekin eta kode ekonomikoekin bete beharko da lotura.

–Aurrekontu-aplikazioa espedienteko urteari dagokionean, DATURTEA eremua eta ESP. URTEA eremua bat etorriko dira. Aurrekontu-aplikazioa beste urte batekoa denean, ez da bat etortzerik izanen, eta DATURTEA eremua ESP. URTEA eremua baino lehenagokoa edo geroagokoa izaten ahalko da.

–Entitateak kode organikorik ez badu, besterik adierazi ezean 1 batekin beteko da.

–Fitxategi hau beharrezkoa izanen da ondokoetarako:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

–Nahitaezko datuak ondoko taulan zehaztu dira:

EREMUA

GASTUA

DIRU-SARRERA

DATURTEA

X

X

KOD. ORG.

X

X

KOD. FUNTZ.

X

KOD. EKON.

X

X

APL. ARL.

X

X

APL. DESKR.

X

X

LOT. ORG.(*)

X

LOT. FUNTZ.(*)

X

LOT. EKON.(*)

X

(*) Uneko aurrekontuko gastu-aplikazioetarako soilik izanen da nahitaezkoa.

Eremuen deskribapena:

DATURTEA.–Eremu honek aplikazioari dagokion urtea jasoko du.

KOD. ORG.–Aurrekontu-aplikazioa osatzen duen kode organikoa aipatzen du.

KOD. FUNTZ.–Gastuen aurrekontu-aplikazioa osatzen duen programen araberako kodea aipatzen du.

KOD. EKON.–Kode ekonomikoa aipatzen du, gastuena nahiz diru-sarrerena, aurrekontu-aplikazioa gastuak aplikatzeko arlokoa izan edo diru-sarrerak aplikatzeko arlokoa izan.

APL. ARL.–Eremu honek aplikazioaren arloa aipatzen du, gastuena izan nahiz diru-sarrerena izan. Ondoko balioak jasotzen ahal ditu:

Gastuak

G

Diru-sarrerak

D

APL. DESKR.–Aplikazioaren deskribapena jasoko du.

LOT. ORG.–Eremu honetan toki entitateak exekuzio oinarrietan ezarri duen lotura organikoa agertuko da.

LOT. FUNTZ.–Eremu honetan toki entitateak exekuzio oinarrietan programen arabera ezarri duen lotura ekonomikoa agertuko da

LOT. EKON.–Eremu honetan toki entitateak exekuzio oinarrietan ezarri duen lotura ekonomikoa agertuko da

07 fitxategia.–Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen egitura.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

AKKK

Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuaren kodea

A

10

1-10

AKKD

Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuaren deskribapena

A

60

11-70

KONTU Z

Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuaren kontua

A

5

71-75

–Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen oinarrizko datuak biltzen ditu.

–Espedientearen ekitaldian saldorik edo mugimendurik duten aurrekontuetatik kanpoko kode guztiak bilduko dira.

–Saldorik edo mugimendurik duen aurrekontuetatik kanpoko kontzepturik ez badago, eremuak tarte zuriekin beteko dira.

–Fitxategi hau beharrezkoa izanen da ondokoetarako:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

AKKK.–Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuaren kodea jasoko du.

AKKD.–Eremu honetan aurrekontuetatik kanpoko kodearen deskribapena agertuko da.

KONTU Z.–Eremu honek kasuan kasuko aurrekontuetatik kanpoko kodeari loturiko kontabilitate kontua jasoko du.

08 fitxategia.–Kontuak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KONTU Z

Kontu zenbakia edo kodea

A

5

5-9

SALDO ZENB.

Saldoaren zenbatekoa

Z

12

10-21

SALDO ZEI

Saldoaren zeinua

A

1

22

–Balantzea eta Emaitzen Kontua osatzeko behar diren datuak biltzen ditu.

–Uneko ekitaldian edo aurrekoan abenduaren 31n saldoa duten kodeak baizik ez bidali.

–Fitxategi hau beharrezkoa izanen da ondokoetarako:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

DATURTEA.–Erabilitako kontua edo kodea zein urtetakoa den adierazten du. Espedientearen urtearekin edo aurreko urtearekin bat etorriko da.

KONTU Z.–Erabilitako kontabilitate kontuaren zenbakia edo kodea biltzen du, kasuan kasu.

272/98 Foru Dekretuan onetsitako kontabilitate kontuen saldoak igorri behar dira era honetan:

–Ekitaldiko Emaitza Korronteen Kontuari, Ekitaldiko Emaitzen Kontuari eta Balantzeari buruzko arauek ezarritako moduaren araberako multzoetan.

–Eta Emaitza Berezien Konturako, Balore-zorroaren Konturako, itxitako aurrekontuen Eskubide eta Obligazioen Aldaketa Konturako eta Merkataritza-eragiketen Emaitzen Konturako ondoko orrialdean adierazten diren kodeen arabera.

SALDO ZENB.–Erabili den kontuak edo kodeak abenduaren 31n duen saldoaren zenbatekoa jasoko da eremu honetan.

SALDO ZEI.–Balantzea: kontuaren edo kodearen saldoaren zeinua eramanen du. Honela definitzen da saldo hori:

Aktiboaren kontuetarako, saldoa lortuko da zor dena ken hartzekoa dena eginez. Aldea zero baino handiagoa bada, saldoak + zeinua izanen du eta zero baino gutxiago bada - zeinua izanen du.

Pasiboaren kontuetarako eta 890 (ekitaldiko emaitzak), 130 (aplikatzeko dauden emaitzak) eta 555 (aurrekontuari aplikatzeko dauden aplikazioak) kontuetarako, saldoa hartzekoa dena ken zor dena eginez lortuko da. Aldea zero baino handiagoa bada, saldoak + zeinua izanen du eta zero baino gutxiago bada - zeinua izanen du.

Emaitzen Kontua: kontabilitate kontu edo kode guztiek plus zeinua eramanen dute.

Zerrenda hauetan KONTU Z eremua osatzeko kodeak.

–Ekitaldiko Emaitza Korronteen Kontuaren egoera-orrirako:

KONTU Z

KONTZEPTUA

R01

Hasierako izakinak

R02

Bukaerako izakinak

R03

Izakinen balio-galerengatiko hornidura (Ekitaldiko zuzkidura)

R04

Izakinen balio-galterengatiko hornidura (Aurreko ekitaldiko zuzkidura)

–Emaitza Berezien Kontuaren egoera-orrirako:

KONTU Z

KONTZEPTUA

RE01

Zorraren jaulkipen balioaren eta itzulketa balioaren arteko aldea. (Galera).

RE02

Zorraren erosketa balioaren eta itzulketa balioaren arteko aldea (galera).

RE03

Ibilgetuaren elementuak besterentzearen ondoriozko galerak.

RE04

Ibilgetuan sartutako ondasunengatik jasandako galera eta minusbalioak.

RE05

Sendotutako obligazioak ez betetzearen ondoriozko galerak.

RE06

Zorraren erosketa balioaren eta itzulketa balioaren arteko aldea (etekina).

RE07

Sendotutako obligazioak ez betetzearen ondoriozko etekinak.

RE08

Ibilgetuaren elementuen irabazizko erosketak.

RE09

Ibilgetuan sarturiko ondasunetan erregistraturiko gainbalioak.

RE10

Ordainketaren bestelako arrazoiak.

–Balore-zorroaren Emaitza Kontuaren egoera-orrirako:

KONTU Z

KONTZEPTUA

RC01

Besterentze eragiketetako izaera negatiboko emaitzengatik.

RC02

Ekitaldiko zuzkidurak, inbertsio finantzarioen balio-galerak hornitzeko.

RC03

Besterentze eragiketetan izandako emaitza positiboengatik.

RC04

Irabazizko eskuratzeengatik.

RC05

Aurreko ekitaldiko zuzkidurak, inbertsio finantzarioen balio-galerak hornitzeko.

Itxitako Aurrekontuen Eskubide eta Obligazio Aldaketen Kontuaren egoera-orrirako:

KONTU Z

KONTZEPTUA

MC01

Deuseztatutako eskubideengatik.

MC02

Aitorturiko obligazioen saldoko zuzenketarengatik.

MC03

Aitorturiko eskubideen saldoko zuzenketarengatik.

MC04

Preskribitutako obligazioengatik.

–Merkataritza-eragiketen Emaitzen Kontuaren egoera-orrirako:

KONTU Z

KONTZEPTUA

RO01

Erosketa garbiak.

RO02

Merkataritza gstu garbiak.

RO03

Salmenta garbiak.

RO04

Merkataritzako diru-sarrera garbiak.

09 fitxategia.–Aurrekontuetako metatuak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KOD. ORG.

Kode organikoa

A

4

5-8

KOD. FUNTZ.

Programen araberako kodea

A

10

9-18

KOD. EKON.

Kode ekonomikoa

A

10

19-28

ERAG. MOTA

Eragiketa mota

Z

4

29-32

ERAG. ZENB.

Eragiketaren zenbatekoa

Z

12

33-44

ERAG. ZEI.

Eragiketaren zeinua

A

1

45

–Aplikazio eta eragiketa bakoitzean metatutako zenbatekoak biltzen ditu, ekitaldi korronteetako, itxitako ekitaldietako eta etorkizuneko ekitaldietako aurrekontu eragiketenak.

–Espedientearen urtekoak diren eragiketen kasuan, DATURTEA eremua eta ESP. URTEA eremua bat etorriko dira. Eragiketak beste urte batekoak direnean, ez da bat etortzerik izanen, eta DATURTEA eremua ESP. URTEA eremua baino lehenagokoa edo geroagokoa izaten ahalko da.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

X

AURR. LUZATUA (*)

X

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

(*) Aurrekontu luzatua osatzen duten aurreikuspen luzatuetarako, ondoko orrialdeetan zehazten diren taulen arabera beharrezkoak diren aurrekontu korronteetako eragiketa motak erabiliko dira.

–Ondoren nahitaezkoak diren datuen taula erakusten dugu.

EREMUA

GASTUA

DIRU-SARRERA

DATURTEA

X

X

KOD. ORG.

X

X

KOD. FUNTZ.

X

KOD. EKON.

X

X

ERAG. MOTA

X

X

ERAG. ZENB.

X

X

ERAG. ZEI.

X

X

Eremuen deskribapena:

DATURTEA.–Aipaturiko aurrekontu metatuaren datuari dagokion urtea jasoko du.

KOD. ORG.–Aurrekontu-aplikazioa osatzen duen kode organikoa da.

KOD. FUNTZ.–Gastuen aurrekontu-aplikazioa osatzen duten programen araberako kodea da.

KOD. EKON.–Gastuen eta diru-sarreren kode ekonomikoa da, aurrekontu-aplikazioa gastuen edo diru-sarreren aplikazio arlokoa izan.

ERAG. MOTA.–Eremu hau ondoko orrialdeetan erakusten diren tauletan agertzen diren eragiketekin beteko da.

ERAG. ZENB.–Eragiketaren zenbatekoa jasoko du.

ERAG. ZEI.–Eragiketaren zeinua jasoko du. Ondoren zehazten diren eragiketa motari buruzko tauletan, eragiketa bakoitzerako nahitaezkoa den zeinua ezartzen da; zeinu hori, besterik adierazi ezean, positiboa izanen da.

Aurrekontuetako metatuen fitxategian ERAG. MOTA eremua osatzeko eragiketak

Diru-sarrerak/Uneko aurrekontua

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1001

Hasierako aurreikuspenak.

+

1002

Hasierako aurreikuspenetako aldaketak.

+ edo -

1003

Aitortutako eskubide garbiak.

+ edo -

1004

Eskubideen deuseztatzea: likidazioak deuseztatzeagatik.

+

1005

Eskubideen deuseztatzea: kaudimengabezia eta beste batzuk.

+

1006

Diru-bilketa garbia. Kobrantza garbiak.

+ edo -

1007

Diru-sarrera bidegabeak itzultzea: ordaindu beharra aitortzea.

+

1008

Diru-sarrera bidegabeak itzultzea: ordaintzea.

+

Diru-sarrerak -Itxitako aurrekontuak

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1101

Hasierako saldoa.

+ edo -

1102

Aitortutako eskubideetako hasierako saldoko aldaketa.

+ edo -

1103

Aitortutako eskubideen deuseztatzea: likidazioak deuseztatzeagatik.

+

1104

Aitortutako eskubideen deuseztatzea: preskripzioarengatik. Kaudimengabeziak eta beste arrazoi batzuk

+

1105

Diru-bilketa.

+

1106

Diru-sarrera itzulketen hasierako saldoa.

+

1107

Diru-sarrera itzulketen hasierako aldaketa.

+ edo -

1108

Hasierako saldoaren ordainketa edo/eta bidegabeko diru-sarrera itzulketetan egindako aldaketenak.

+

Eragiketa hauek Aurrekontuaren Likidazioari buruzko Espedientean eta Kontu Orokorrean erabiliko dira.

Diru-sarrerak/Etorkizuneko aurrekontuak

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1201

Sarrera-konpromisoak etorkizuneko ekitaldietarako.

+

Kontu Orokorrari buruzko espedienterako erabiliko da.

Gastuak- Uneko aurrekontua

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1301

Hasierako aurreikuspena

+

1302

Hasierako kredituetako aldaketak

+ edo -

1303

Aitortutako obligazio garbiak

+

1304

Ordainketa garbiak

+

1305

Uneko aurrekontuko itzulketak

+

1306

Itzulketen kobrantza

+

Gastuak -Itxitako aurrekontuak

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1401

Hasierako saldoa

+

1402

Hasierako saldoetako aldaketak. Itxitako ekitaldietako obligazio aitortuen preskripzioa

+ edo -

1403

Ordainketak

+

1404

Itzulketen hasierako saldoa

+

1405

Iltzulketetako aldaketa

+ edo -

Eragiketa hauek Aurrekontuaren Likidazio Espedientean eta Kontu Orokorrean erabiliko dira.

Gastuak -Etorkizuneko aurrekontuak

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1501

Gastu-konpromisoa

+

Kontu Orokorrari buruzko espedienterako erabiliko da.

10. fitxategia.–Aurrekontuetatik kanpoko metatuak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

AKKK

Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuaren kodea

A

10

1-10

ERAG. MOTA

Eragiketa mota

Z

4

11-14

ERAG. ZENB.

Eragiketaren zenbatekoa

Z

12

15-26

ERAG. ZEI.

Eragiketaren zeinua

A

1

27

–Kontzeptuen eta eragiketen araberako zenbateko metatuak biltzen ditu, aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuetarako.

–Ekitaldi honetan saldorik edo mugimendurik izan duen aurrekontuetatik kanpoko kontzepturik ez badago (07 fitxategia: aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen egitura), eremu alfanumerikoak tarte zuriekin eta eremu numerikoak zeroekin beteko dira.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

AKKK.–Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuaren kodea bilduko du

ERAG. MOTA.–Eremu hau ondoren azaltzen diren tauletako eragiketekin beteko da.

ERAG. ZENB.–Eragiketaren zenbatekoa jasoko du.

ERAG. ZEI.–Eragiketaren zeinua jasoko du. Ondoren zehazten diren eragiketa motari buruzko tauletan, eragiketa bakoitzerako nahitaezkoa den zeinua ezartzen da; zeinu hori, besterik adierazi ezean, positiboa izanen da.

ERAG. MOTA eremua osatzeko eragiketak aurrekontuetatik kanpoko metatuen fitxategian

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1601

Hasierako saldoa (zordunak)

+ edo -

1602

Zuzenketak (zordunak)

+ edo -

1603

Kobrantzak (zordunak)

+

1604

Ordainketak (zordunak)

+

1605

Hasierako saldoa (hartzekodunak)

+ edo -

1606

Zuzenketak (hartzekodunak)

+ edo -

1607

Ordainketak (hartzekodunak)

+

1608

Kobrantzak (hartzekodunak)

+

Likidazio Espedientearen eta Kontu Orokorraren egoera-orriak prestatzeko erabiliko dira.

Kontabilitate Orokorreko aurrekontuetatik kanpoko abaletan (abalak) eginiko eragiketetarako, ez dute diruzaintzan eraginik izanen:

ERAG. MOTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

1701

Eratutako gordailuen hasierako saldoa

+

1702

Jasotako gordailu eta abalak

+

1703

Itzulitako gordailu eta abalak

+

12. fitxategia.–Kreditu-gerakinak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

KOD. ORG.

Kode organikoa

A

4

1-4

KOD. FUNTZ.

Programen araberako kodea

A

10

5-14

KOD. EKON.

Kode ekonomikoa

A

10

15-24

KGEE ZENB

Kreditu-gerakin ez-eransgarriaren zenbatekoa

Z

12

25-36

KGEE ZEI

Kreditu-gerakin ez eransgarriaren zeinua

A

1

37

KGEH ZENB

Kreditu-gerakin eransgarri hitzartuaren zenbatekoa

Z

12

38-49

KGEH ZEIN

Kreditu-gerakin eransgarri hitzartuaren zeinua

A

1

50

KGEEH ZENB

Kreditu-gerakin eransgarri ez-hitzartuaren zenbatekoa

Z

12

51-62

KGEEH ZEI

Kreditu-gerakin eransgarri ez-hitzartuaren zeinua

A

1

63

–Gastuen aplikazio bakoitzerako kreditu-gerakinak biltzen ditu.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira

Eremuen deskribapena:

KOD. ORG.: aurrekontu-aplikazioaren kode organikoa.

KOD. FUNTZ.: aurrekontu-aplikazioaren programaren araberako kodea.

KOD. EKON.: aurrekontu-aplikazioaren gastuen kode ekonomikoa.

KGEE ZENB.: kreditu-gerakin ez-eransgarriaren zenbatekoa

KGEE ZEI.: Kreditu-gerakin ez eransgarriaren zeinua. Zeinua positiboa nahiz negatiboa izan daiteke, kasuan kasu.

KGEH ZENB.: kreditu-gerakin eransgarri hitzartuaren zenbatekoa

KGEH ZEI.: kreditu-gerakin eransgarri hitzartuaren zeinua. Zeinua positiboa nahiz negatiboa izan daiteke, kasuan kasu.

KGEEH ZENB.: kreditu-gerakin eransgarri ez-hitzartuaren zenbatekoa

KGEEH ZEI.: kreditu-gerakin eransgarri ez-hitzartuaren zeinua. Zeinua positiboa nahiz negatiboa izan daiteke, kasuan kasu.

Zor biziko fitxategiak.

Fitxategi hauek entitatearen zor bizia jasoko dute, kapitalaren parte-hartze gehiengoduna (kontuen espedienterako) edo osoa (aurrekontuei, aurrekontu luzatuari eta kontuei buruzko espedienteetarako) duten merkataritza-sozietateen kreditu-eragiketak barne. Entitate nagusiak eta haren erakunde autonomoek bakoitzak bere aldetik bete beharko ditu.

13. fitxategia.–Entitate mailegu-emailea.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

EMEK

Entitate mailegu-emailearen kodea

A

9

1-9

EMED

Entitate mailegu-emailearen deskribapena

A

60

10-69

EMEM

Entitate mailegu-emailearen mota

A

1

70

–Entitate mailegu-emaileen oinarrizko datuak biltzen ditu.

–Gutxienez ere, entitate nagusiaren erregistroa eta merkataritza-sozietate bakoitzeko beste bat igorri beharko dira, kasua bada, salbu bikoizten diren kasuetan; azken horietan, erregistro bakarra igorriko da. Ez dira erregistro berdinak bidaliko.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

EMEK.: entitate mailegu-emailearen kodearen formatua ezberdina izanen da, banku-entitate batena izan (halakoetan Bankuetarako Kontseilu Nagusiak emaniko kodea erabiliko da) edo administrazio publiko batena izan (halakoetan IFZ edo IFK erabiliko da).

EMED: entitate mailegu-emailearen deskribapena.

EMEM: Ondokoak dira entitate mailegu-emailearen moten kodeak:

F

Entitate finantzarioa

A

Administrazio publikoa

G

Zor bizirik gabea

Toki entitateak (edo sozietateetako batek) zor bizirik ez badu, fitxategi honi dagokion erregistroa igorriko da, G bat jarrita EMEK eta EMEM eremuetan, eta EMED eremuan “Zor bizirik ez” esaldia.

14. fitxategia.–Polizak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

ENTKOD.

Entitatearen kodea

A

7

1-7

EMEK

Entitate mailegu-emailearen kodea

A

9

8-16

POL. IZ.

Polizaren izaera

A

1

17

DEST

Destinoa

A

50

18-67

HAS. ZENB.

Hasierako zenbatekoa

Z

12

68-79

EMAK. DATA

Emakidaren data

D

8

80-87

INTT

Interes tasa

Z

7

88-94

ERREFT

Erreferentzia tasa

Z

2

95-96

PDIF

Diferentziala

Z

7

97-103

DIFZ

Diferentzialaren zeinua

A

1

104

GABU

Gabealdiko urteak

Z

3

105-107

EPEMD

Epemugaren data

D

8

108-115

ZORBABE

Zor bizia abenduaren 31n

Z

12

116-127

ZORURT

Zorra urtarrilaren 1ean

Z

12

128-139

SOZKOD

Sozietatearen kodea

A

7

140-146

POLURT

Polizaren urtekoa

Z

12

147-158

AMORM

Amortizazio mota

Z

2

159-160

OHARRAK

Oharrak

A

200

161-360

–Hitzartutako edo hitzartzeko dauden kreditu-polizen oinarrizko datuak biltzen ditu.

–Gutxienez ere, entitate nagusiaren erregistroa eta merkataritza-sozietate bakoitzeko beste bat igorriko da, halakorik bada.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

KONTU OROKORRA

X

–Zenbatekoekin betetzen diren eremu guztiek zeinu positiboa izanen dute, salbu eta eremuen deskribapenean berariaz adierazten direnek.

–Entitate nagusiaren erregistro bat betetzen denean, SOZKOD eremua tarte zuriekin beteko da.

–Entitateak zor bizirik ez badu, ENTKOD. eremuan entitatearen kodea agertuko da, EMEK eremuan G bat, eremu alfanumerikoetan eta datarenean tarte zuriak eta eremu numerikoetan zeroak.

Merkataritza-sozietateetako batek zor bizirik ez badu, ENTKOD. eta SOZKOD, eremuetan dagokien edukia agertuko da, EMEK eremuan G bat, eremu alfanumerikoetan eta datarenean tarte zuriak eta eremu numerikoetan zeroak.

–Hurrengo taulan zehazten dira nahitaezko datuak:

AURREK. POLIZAK

AURREK. KANP. POLIZAK

ENTKOD

X

X

EMEK

X

X

POL. IZ.

X

X

DEST

X

X

HAS. ZENB.

X

X

EMAK. DATA

X

X

INTT (*)

X

X

ERREFT (*)

X

X

PDIF (*)

X

X

DIFZ (*)

X

X

GABU

X

EPEMD

X

X

ZORBABE

X

ZORURT

X

SOZKOD (**)

X

POLURT (**)

X

AMORM

X

OHARRAK

(*) INTT eremua beterik badago, ERREFT, PDIF eta DIFZ eremuak hutsik agertuko dira (ERREFT eta DIFZ tarte zuriekin eta PDIF eremua zeroekin). ERREFT eremua baldin bada beterik agertzen dena, orduan INTT eremuak zeroak izanen ditu.

(**) SOZKOD eremua nahitaezkoa da merkataritza-sozietate bati buruzkoa bada. POLURT eremua nahitaezkoa izanen da soilik aurrekontuari dagokionean.

(***) OHARRAK eremua nahitaezkoa izanen da polizako daturen batek azalpenik behar badu (urte berean interes tasa ezberdinak, gabealdiko urteak, amortizazio mota eta abar).

Eremuen deskribapena:

ENTKOD.–Entitatearen kodea da, Toki Administrazioko Departamentuaren kodetze ofizialaren araberakoa. Toki entitateak edo haren erakunde autonomoren batek parte-hartze gehiengoduna edo osoa duten merkataritza-sozietate baten zor biziaren kasuan, eremua entitate horren edo kasuan kasuko erakundearen kodearekin beteko da, hurrenez hurren.

EMEK: entitate mailegu-emailearen kodearen formatua ezberdina izanen da, banku-entitate batena izan (halakoetan Bankuetarako Kontseilu Nagusiak emaniko kodea erabiliko da) edo administrazio publiko batena izan (halakoetan IFZ edo IFK erabiliko da).

POL. IZ.: polizaren izaerari dagokio: aurrekontukoa den ala aurrekontutik kanpokoa den.

Ondokoak dira polizaren izaerari buruzko kodeak:

A

Aurrekontukoa

K

Aurrekontutik kanpokoa

DEST: itundutako kredituaren destinoa. DEST eremua zorraren edo, aurrekontuetatik kanpokoen kasuan, aurreratzen diren diru-sarreren destinoarekin beteko da.

HAS. ZENB.: emandako zenbatekoa.

EMAK. DATA: kreditu-eragiketa itundu deneko data.

INTT: zer interes tasarekin itundu den kreditu-eragiketa, hura finkoa bada.

ERREFT: zer interes tasa aldakorrarekin itundu den kreditu-eragiketa. Datuak ondoko taulatik hartuko dira:

ERREFERENTZIAKO INDIZEA

01. MIBOR

02. EURIBOR

03. CECA

04. IRPHB (*)

05. IRPHC (**)

06. IRPHE (***)

07. IRMH (****)

08. BESTE BATZUK (*****)

(*) Bankuetako hiru urte baino gehiagotarako hipoteka-maileguen batez besteko tasa.

(**) Kutxetako hiru urte baino gehiagotarako hipoteka-maileguen batez besteko tasa.

(***) Entitate guztiek hiru urte baino gehiagotarako hipoteka-maileguen batez besteko tasa.

(****) Hipoteka-merkatuaren erreferentzia indizea.

(****) BESTERIK aukeraz baliatu behar izanez gero, OHARRAK eremuan zehaztu egin beharko da zein motatako erreferentzia indizeaz ari den, bai eta egoki jotzen diren azalpenak ere.

PDIF: guztizko interesa kalkulatzeko erreferentziako tasari gehitzen zaion ehunekoa.

DIFZ: diferentzialaren zeinua. Positiboa nahiz negatiboa izaten ahalko da.

Interes tasa aldakorra denean, ondoko eremuak erabiliko dira: ERREFT, PDIF eta DIFZ.

GABU: gabealdiko urteak.

EPEMD: mugaeguna edo zorra kitatzeko eguna.

ZORBABE: zor biziaren zenbatekoa kontuen urteko abenduaren 31n.

ZORBABE: zor biziaren zenbatekoa kontuen urteko abenduaren 31n.

SOZKOD: merkataritza-sozietatearen kodea da, Toki Administrazioko Departamentuaren kodetze ofizialaren araberakoa.

POLURT: polizaren urtekoa.

AMORM: mailegua amortizatzeko sistema. Ondoko sistemetako bat izaten ahal da:

AMORTIZAZIO SISTEMA

01. Frantsesa

02. Alemana

03. Amerikarra.

04. Amortizazio kuota finkoa

05. Urteko bat progresio aritmetikoan

06. Urteko bat progresio geometrikoan

07. Zero kupoia

08. Beste batzuk (*)

(*) BESTE BATZUK aukeraz baliatu behar izanez gero, OHARRAK eremuan zein den amortizazio mota zehaztu beharko da, bai eta egokitzat jotzen den beste edozein azalpen ere.

OHARRAK: eremu honetan era guztietako azalpenak bilduko dira interes tasari (urte berean interes tasa ezberdinak, esate baterako), erreferentzia tasari, amortizazio motari, maileguaren iraupenari, gabealdiko urteei eta abarrei buruz.

15. fitxategia.–Abalak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

ENTKOD

Entitatearen kodea

A

7

1-7

ABALENT

Abalatzen den entitatea

A

30

8-37

ABALERAG

Abalatzen den eragiketa

A

30

38-67

ERAG. ZENB.

Eragiketaren zenbatekoa

Z

12

68-79

–Entitateak emandako edo eman beharreko abalak biltzen ditu.

–Toki entitateak abalik ez badu, fitxategi hau honela igorriko da: eremu alfanumerikoetan tarte zuriak agertuko dira eta eremu numerikoan zeroak, salbu eta ENTKOD eremua, non entitatearen kodea idatziko baita.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

X

AURREK. LUZATUA

X

LIKIDAZIO ESP.

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

ENTKOD.–Toki entitatearen kodea da, Toki Administrazioko Departamentuaren kodetze ofizialaren araberakoa.

ABALENT: abalatzen den entitatearen izena.

ABALERAG: zer eragiketatarako eskatzen den abala.

ERAG. ZENB.: abalaren zenbatekoa. Zenbateko horrek beti zeinu positiboa izanen du.

Diruzaintzaren fitxategiak

16. fitxategia.–Diruzaintzako mugimenduak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

KOBTA

Kobrantza/ordainketa mota

Z

4

1-4

MUGZENB

Zenbatekoa

Z

12

5-16

ZENBZEI

Zenbatekoaren zeinua

A

1

17

–Diruzaintzari buruzko laburpen orokorra biltzen du

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

KOBTA: kobrantza edo ordainketa mota, aurrekontukoa izan (ekitaldi korrontea, itxitako ekitaldiak, itzulketena, diru-ateratzeena) ala aurrekontutik kanpokoa izan. Erantsitako taulen arabera erabiliko dira.

MUGZENB: kobrantzaren edo ordainketaren zenbatekoa.

ZENBZEI: zenbateko horren zeinua. Kobrantza/ordainketa motako tauletan, ondoren zehazten direnetan, mugimendu bakoitzerako nahitaezkoa den zeinua ezarriko da; besterik zehazten ez den bitartean, positiboa izanen da.

–Kobrantza/ordainketa motetan ondoko balioak ager daitezke:

KOBTA

KONTZEPTUA

NAHITAEZKO ZEINUA

2101

Diru-sarreren uneko aurrekontuko kobrantzak

+

2102

Diru-sarreren itxitako aurrekontuetako kobrantzak

+

2103

Gastuen aurrekontuetako diru-ateratzeen kobrantzak

+

2104

Gastuen uneko aurrekontuko ordainketak

+

2105

Gastuen itxitako aurrekontuetako ordainketak

+

2106

Aurrekontuetako diru-sarreretako itzulketen ordainketak

+

2107

Beste ente batzuen baliabideen kobrantzak

+

2108

Beste ente batzuen baliabideetako diru-ateratzeen kobrantzak

+

2109

Kontu korronteko kobrantzak eskudirutan.

+

2110

Beste ente batzuen baliabideetako itzulketen kobrantzak

+

2111

Beste ente batzuen baliabideen ordainketak

+

2112

Kontu korronteko ordainketak eskudirutan

+

2113

Merkataritza eragiketetako kobrantzak

+

2114

Merkataritza eragiketetako ordainketak

+

2115

Hartzekodunen aurrekontuetatik kanpoko kobrantzak

+

2116

Hartzekodunen aurrekontuetatik kanpoko ordainketak

+

2117

Zordunen aurrekontuetatik kanpoko kobrantzak

+

2118

Zordunen aurrekontuetatik kanpoko ordainketak

+

2119

Aurrekontuan aplikatzeko dauden aplikazioen kobrantzak

+

2120

Aurrekontuan aplikatzeko dauden aplikazioen ordainketak

+

2121

Diruzaintzako barne mugimenduen kobrantzak

+

2122

Diruzaintzako barne mugimenduen ordainketak

+

2123

Jasandako BEZaren kobrantzak

+

2124

Jasandako BEZaren ordainketak

+ edo -

2125

Jasanarazitako BEZaren kobrantzak

+ edo -

2126

Jasanarazitako BEZaren ordainketak

+

2127

Hasierako izakinak

+ edo -

2128

Bukaerako izakinak

+ edo -

17. fitxategia.–Banku-berdinkatzeak.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

BERDMOTA

Berdinkatze mota

A

1

1

IDREM

Diruzaintzako kontuaren (kontua edo ordinala) identifikatzailea

A

24

2-25

BERDESKR

Berdinkatzearen deskribapena

A

50

26-75

BERDZENB

Zenbatekoa

Z

12

76-87

ZENBZEI

Zenbatekoaren zeinua

A

1

88

–Kontu edo ordinal bidezko banku-berdinkatzeak biltzen ditu.

–Entitateak banku-berdinkatzerik egiten ez badu, fitxategia honela igorriko da: eremu alfanumerikoetan tarte zuriak eta eremu numerikoan zeroak.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

ZK. LIKIDAZIOA

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

BERDMOTA: arauetan gertatu diren aldaketen ondorioz, berdinkatzeak iraunkorrak edo aldi baterakoak diren bereizi beharko da.

I

Iraunkorrak

AB

Aldi baterakoak

IDREM: banku kontuaren 24 digituak edo korporazioaren nahiz formalizazioko konturako eman den ordinala bilduko ditu.

BERDESKR: berdinkatzearen deskribapena, bukaerako eta egiazko kontabilitate izakinen artean justifikatutako aldea izatearen arrazoia. Esate baterako, taloiak, transferentziak eta abar.

BERDZENB: berdinkatzearen zenbatekoa.

ZENBZEI: berdinkatzearen zeinua. Positiboa nahiz negatiboa izaten ahalko da, berdinkatzea gorantz ala beherantz izan, hurrenez hurren.

18. fitxategia.–Izakinen egoera.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

IDREM

Diruzaintzako kontuaren (kontua edo ordinala) identifikatzailea

A

24

1-24

DREM

Diruzaintzako kontuaren deskribapena

A

50

25-74

KONTU Z

PGCP kontua

A

5

75-79

KONTBI

Kontabilitateko bukaerako izakinak

Z

12

80-91

KONTBIZ

Kontabilitateko bukaerako izakinen zeinua

A

1

92

EFMANU

Bukaerako izakin errealak (laburpenak).

Z

12

93-104

EFMANUZ

Bukaerako izakin errealen zeinua (laburpenak)

A

1

105

–Diruzaintzako kontuetako edo kontu-ordinaletako izakinen egoera biltzen du

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

IDREM: banku-kontuaren 24 digituak, IBANa barne, edo eman zaion ordinala biltzen ditu. (Eremu hau bat etorriko da banku-berdinkatzeen fitxategiko izen bereko eremuarekin)

DREM: Diruzaintzako kontuaren deskribapena.

KONTU Z: PGCP delakoaren kontu elkartuaren zenbakia.

KONTBI: kontabilitateak abenduaren 31n ematen dituen bukaerako izakinak.

KONTBIZ: kontabilitateko bukaerako izakinen zeinua. Positiboa ala negatiboa izaten ahalko da, kasuan kasu.

EFMANU: banku-laburpenen abenduaren 31ko bukaerako izakinak, kontabilitatean eskuz sartzen direnak.

EFMANUZ: Bankuko bukaerako izakinen zeinua. Positiboa ala negatiboa izaten ahalko da, kasuan kasu.

19. fitxategia.–Aurrekontuaren emaitza.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

ESKOG

Aitortutako eskubide garbiak

Z

12

5-16

OBLOG

Aitortutako obligazio garbiak

Z

12

17-28

FDESBP

Finantzaketaren urteko desbideratze positiboa

Z

12

29-40

FDESBN

Finantzaketaren urteko desbideratze negatiboa

Z

12

41-52

DGGAST

Diruzaintzako gerakinarekin finantzaturiko gastuak

Z

12

53-64

MERAGE

Merkataritzako eragiketen emaitza

Z

12

65-76

MERAGZ

Merkataritzako eragiketen zeinua

A

1

77

–Aurrekontu-emaitzan kalkulatuta dauden datuak biltzen ditu. Fitxategiak bi erregistro izanen ditu, bata ixten den ekitaldirako eta bestea aurreko ekitaldirako.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

DATURTEA: datuak zer urtetakoak diren, hau da, ixten den ekitaldikoak eta aurreko ekitaldikoak.

ESKOG: bi urteetako bakoitzean diru-sarreren exekuzio-egoeran aitortutako eskubide garbien guztirakoa.

OBLG: bi urteetako bakoitzean gastuen exekuzio-egoeran aitortutako obligazio garbien guztirakoa.

FDESBP: finantzaketaren urteko desbideratze positibo guztien batura.

FDESBN: finantzaketako urteko desbideratze negatibo guztien batura.

DGGAST: Diruzaintzako gerakinarekin finantzaturiko gastuak. Aurrekontuetan jasotakoak gainditzen duten gastuak, diruzaintzako gerakinarekin finantzatu diren heinean, aurrekontu-aldaketa bidezko gastu orokorretarako.

MERAGE: merkataritza-eragiketen emaitza, halakorik egonez gero.

MERAGZ: merkataritza-eragiketen emaitzaren zeinua. Zeinu hori positiboa izanen da etekinik lortu bada, edo negatiboa, galerarik izan bada.

20. fitxategia.–Diruzaintzako gerakina.

EREMUA

DESKRIBAPENA

MOTA

LUZERA

IDAZGUNEA

DATURTEA

Urtea

Z

4

1-4

KOBESK

Kobratzeko dauden eskubideak. Uneko ekitaldia

Z

12

5

EIKOBESK

Kobratzeko dauden eskubideak. Ekitaldi itxiak

Z

12

17-28

AKOBESK

Aurrekontuetatik kanpo kobratzeko daudenak

Z

12

29-40

GIKOESK

Gastuen itzulketetatik kobratzeko daudenak

Z

12

41-52

BILZESK

Biltzen zailak diren eskubideak

Z

12

53-64

APLIKO

Aplikatzeko dauden kobrantzak

Z

12

65-76

ORDOBL

Ordaintzeko dauden obligazioak. Uneko ekitaldia

Z

12

77-88

IEORDOBL

Ordaintzeko dauden obligazioak. Ekitaldi itxiak

Z

12

89-100

AKORDOBL

Aurrekontuetatik kanpo ordaintzeko daudenak

Z

12

101-112

SARITZUL

Diru-sarreretako itzulketetatik ordaintzeko daudenak

Z

12

113-124

APLORD

Aplikatzeko dauden ordainketak

Z

12

125-136

DIRUZFL

Diruzaintzako funts likidoak

Z

12

137-148

DIRUZFLZ

Diruzaintzako funts likidoen zeinua

A

1

149

FDESMN

Finantzaketako desbideratze metatu negatiboak

Z

12

150-161

FAGASGER

Finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina

Z

12

162-173

BAGER

Baliabide atxikiak dituen diruzaintzako gerakina

Z

12

174-185

GASOGER

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

Z

12

186-197

GASOGERZ

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren zeinua

A

1

198

–Diruzaintzako gerakinaren egoera-orriari buruz kalkulatuta dauden datuak biltzen ditu. Fitxategiak bi erregistro izanen ditu, bata ixten den ekitaldirako eta bestea aurreko ekitaldirako.

–Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

AURREKONTUA

AURREK. LUZATUA

LIKIDAZIO ESP.

X

KONTU OROKORRA

X

–Datu guztiak nahitaezkoak dira.

Eremuen deskribapena:

DATURTEA: datuak zer urtetakoak diren, hau da, ixten den ekitaldikoak eta aurreko ekitaldikoak.

KOBESK: uneko ekitaldiko diru-sarreren aurrekontutik kobratzeko dauden eskubideak.

EIKOBESK: itxitako ekitaldietako diru-sarreren aurrekontutik kobratzeko dauden eskubideak.

AKOBESK: aurrekontuetatik kanpo kobratzeko dauden diru-sarrerak.

GIKOESK: Gastu itzulketengatik kobratzeko dauden eskubideei dagokien zenbatekoa jasoko du.

BILZESK: biltzen zailak diren eskubideak.

ORDOBL: uneko ekitaldiko gastuen aurrekontutik ordaintzeko dauden obligazioak.

IEORDOBL: itxitako aurrekontuetako gastuen aurrekontutik ordaintzeko dauden obligazioak.

AKORDOBL: aurrekontuetatik kanpo ordaintzeko dauden gastuak.

SARITZUL: diru-sarreren itzulketengatik ordaintzeko dauden eskubideei dagokien zenbatekoa jasoko du.

DIRUZFL: entitateak, kontabilitatean, abenduaren 31n diruzaintzan dituen funts likidoak.

DIRUZFLZ: funts likidoen zeinua. Zeinu hori positiboa ala negatiboa izanen da, kasuan kasu.

FDESMN: finantzaketako desbideratze metatu negatiboak.

FAGASGER: finantzaketa atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina.

BAGER: baliabide atxikiak izateagatik dagoen diruzaintzako gerakina.

GASOGER: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

GASOGERZ: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren zeinua. Zeinu hori positiboa ala negatiboa izanen da, kasuan kasu.

INFORMAZIO EGITURATU GABEKO FITXATEGIAK

Fitxategi hauek hitzez hitz bilduko dituzte egun toki entitateak, dagokion espedientean sartzeko, sortzen dituen zerrenda edo dokumentuak; formatu mota ezberdinetakoak izan daitezke.

Hauek dira igorri beharreko zerrenda edo dokumentuak:

11. fitxategia.–Beste ente batzuen metatuak.

–Dokumentu hau kontuei eta likidazioari buruzko espedienteak osatzeko igorriko da.

–Dokumentuak irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretuan jasotakoaren arabera bildu beharko ditu zerrendak.

–Administratutako baliabideak kudeatzeko prozesuaren garapena, beste ente publiko batzuen kontuengatik kobratu beharreko eskubideak jasoko dituena, kontzeptu bakoitzeko.

–Beste ente publiko batzuen baliabideen itzulketen ordainketaren eta aitorpenaren garapena.

–Beste ente publiko batzuen kontura administratutako baliabideak kudeatzearen ondorioz sortutako obligazioen kontua, haien alde bildutako baliabideen egoera jasoko duena kontzeptu bakoitzeko.

–Beste ente publiko batzuekiko kontu korronteen garapena, kontuen hasierako egoera, ekitaldiko mugimenduak eta bukaerako egoera agertuz.

21. fitxategia.–Langileei buruzko eranskina.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Dokumentu honek entitatearen plantilla organikoa jasoko du, eta bertan funtzionarioak, lan-kontratudunak, aldi baterakoak eta finkoak agertuko dira, kontratuak hasi eta bukatzeko egunak, bete beharreko lanpostu hutsen aurreikuspenak eta kontratazio berriak adierazita.

22. fitxategia.–Inbertsioen lau urteko plana eta finantzaketa.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Dokumentuak inbertsio planak eta horiek finantzatzeko programak, toki entitateak lau urterako presta ditzakeenak, jaso beharko ditu. Entitatearen beraren planak, haien erakunde autonomoak eta merkataritza-sozietateak jasoko dituzte, eta hurrengo informazioa emanen dute (irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 12. artikulua).

–Inbertsio proiektu bakoitzeko inbertsio planaren zerrenda.

–Inbertsio proiektu bakoitzeko finantza programa bakoitzaren zerrenda.

–Aurrekontuak indarra duen urtean hasi gogo diren inbertsio proiektuen zerrenda, kontuan izanda urte anitzeko gastuen ondorio ekonomiko finantzarioak eta etorkizuneko inbertsioak eragiten dituen gastu eta diru-sarrera arruntak.

23. fitxategia.–Inbertsioei buruzko eranskina.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Dokumentuak ekitaldian egin beharreko inbertsioak bilduko ditu. Ekitaldian burutu gogo diren inbertsio proiektu guztiak jasoko ditu, finantzaketa programekin batera, eta, gutxienez ere, “inbertsioen lau urteko plana eta finantzaketa” fitxategiaren eduki bera zehaztuko du.

24. fitxategia.–Finantzaketa atxikia duten gastuak.

–Dokumentu hau likidazioari eta kontuei buruzko espedienteak osatzeko igorriko da.

–Dokumentuak exekuzioari buruzko informazioa agertuko du, enteak gauzatzen dituen bakoitzeko bat eta gastu proiektuaren indarraldiko urte bakoitzeko bat, bai gastuen aurrekontuaren aldetik, bai diru-sarrerenetik, eta finantza desbideratzerik bada, haiek agerian utziko ditu, irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretuaren arabera kalkulatuta.

25. fitxategia.–Atxikitako baliabideak.

–Dokumentu hau likidazioari eta kontuei buruzko espedienteak osatzeko igorriko da.

–Finantzatu beharreko gastu proiektuetan gauzatu edo zehaztu gabe dauden atxikitako baliabide guztiek osatuko dute atxikitako baliabideak izateagatik Diruzaintzan dagoen gerakina. Atxikipenari dagozkion kredituak, zuzkidura izan dezaketenak, finantzatzen ahalko dira.

–Dokumentuak, gutxienez ere, atxikitako baliabideen hasierako saldoak, atxikitako baliabideen sorkuntza, haien aplikazioa eta bukaerako saldoak jasoko ditu.

27. fitxategia.–Exekuzio oinarriak.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Dokumentu honen edukiak, besteak beste, ondoren zehazten diren puntuak biltzen ahalko ditu:

a) Kredituen lotura juridikoen mailak eta haien eraginak.

b) Zabalgarri deklaratzen diren kredituen zerrenda espresu eta zehatza, atxikitako baliabideak azalduta.

c) Kreditu transferentzien erregulazioa; kasua bada, haiek baimentzeko organo eskuduna ezarriko da.

d) Kredituak zabaltzeko espedienteen tramitazioa, bai eta kreditu-gerakinak gehitzekoak ere.

e) Kredituak sortzeko espedienteen tramitazioa.

f) Aurrekontua betearazteko prozedurari buruzko arauak.

g) Gastuak baimendu eta erabiltzearen arloko delegazioa, bai eta obligazioak aitortu eta likidatzekoa eta ordainketa antolatzekoa ere.

h) Gastu motaren arabera obligazioaren aitorpena justifikatzen duten dokumentu eta baldintzak.

i) Diru-laguntzak jasotzen dituztenek toki entitatearekin beren betebehar fiskaletan egunean daudela frogatzeko eta jasotako funtsen aplikazioa justifikatzeko modua.

j) Gastuen izaerari eta ekonomia eta arintasun administratiboko irizpideei begiratuta, gastuen aurrekontuko exekuzio fase bat baino gehiago administrazio egintza bakarrean biltzen direneko kasuak.

k) Justifikatu beharreko ordaintzeko aginduei eta kutxa finkoko aurrerakinei buruzko arauak.

l) Urte anitzeko gastu-konpromisoen erregulazioa.

m) Zorra luzatu eta zatikatzeko erregulazioa.

n) Osoko Bilkurari eragozpen txostenak aurkezteko prozedura.

o) Funtsen aurrerakinen erregulazioa.

p) Aurrekontuko egituraren gainean eginiko zabalpenak.

q) Fidantza eta gordailuen aurrekontuko edo aurrekontutik kanpoko tratamendua.

r) Aurretiko esku-hartze mugatuaren tratamendua.

–Baldin eta toki entitateak exekuzio oinarriak onetsi ez baditu, fitxategia hutsik igorriko da.

28. fitxategia.–Azalpen txostena.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Dokumentu honek aurrekontuaren edukiari buruzko azalpen bat jasoko du, bai eta aurreko urtekoaren aldean dauden aldaketa nagusiak ere. Toki entitateko lehendakariak sinatua egonen da.

29. fitxategia.–Txosten ekonomiko finantzarioa.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea eta aurrekontu luzatuari buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Behin betiko aurrekontuaren kasuan, txosten honek, kontu-hartzailetzak sinatuak, ondokoak jasoko ditu: diru-sarrerak eta kredituko eragiketak ebaluatzeko erabilitako oinarriak, exijitu daitezkeen betebeharrei aurre egin ahal izateko kreditu aski egotea, urte anitzeko konpromisoetako kredituak barne, eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko gastuak eta, horrenbestez, aurrekontuaren benetako oreka.

–Aurrekontu luzatuari buruzko espedientearen kasuan, txostenak, kontu- hartzailetzak sinatuak, besteak beste, aurrekontuaren hasierako kredituen gainean eginiko goranzko edo beheranzko doikuntzak jasoko ditu.

32. fitxategia.–Baterakuntzaren egoera-orria.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea eta aurrekontu luzatuari buruzko osatzeko igorriko da.

–Entitatearen beraren aurrekontua eta haren erakunde autonomoen eta toki entitatea titular bakarra den kapital sozialeko merkataritza-sozietateen aurrekontu eta aurreikuspenaren egoera-orri guztiak bateratzearen egoera-orria da.

Egoera-orri hori osatzeko, zor biziaren zerrendak gehituko dira: aurrekontuko eragiketak finantzatzeko polizak: finantza entitateenak eta administrazio publikoenak; aurrekontukoak ez diren eragiketak finantzatzeko polizak; toki entitateak emaniko abalak eta toki entitateak kapitalaren parte hartze osoa daukan merkataritza-sozietateen polizak.

34. fitxategia.–Kontu-hartzailetzaren txostena.

–Dokumentu hau aurrekontuaren likidazioari buruzko espedientea eta kontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Txosten honetan -kontu-hartzailetzak sinatu beharko du-, aurrekontuaren exekuziotik ondorioztatzen diren alderdi aipagarrienak iruzkindu eta gutxienez ere ondoko edukiak aztertuko dira:

–Aurrekontu-oreka, hala kontzepzio orokorrari dagokionez, nola oreka korronteari eta kapitalekoari dagokionez, bai eta diruzaintzako gerakinarekin duen harremana ere.

-Aurrekontuaren emaitza.

35. fitxategia.–Zerbitzuen kostuari buruzko txostena.

–Dokumentu hau kontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Dokumentu honetan ixten den ekitaldiko tasen bidez eta, kasua bada, prezio publikoen bidez finantzaturiko zerbitzuen kostua aztertuko da.

36. fitxategia.–Lehendakariaren txostena.

–Dokumentu hau kontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Entitateko lehendakariak izenpetuko du, eta, hartan, kontu orokorraren edukiari buruzko iruzkina eginen da.

37. fitxategia.–Kontu Orokorrari buruzko kontu-hartzailetzak egindako txostena.

–Dokumentu hau kontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Txostenak aurkezten den kontu orokorraren alderdi aipagarrienak bildu eta, gainera, lau urterako inbertsio planen -halakorik badago- zorpetzea eta bilakaera aztertuko ditu.

39. fitxategia.–Aurreko aurrekontuaren likidazioa eta egungoaren aurrerapena.

–Dokumentu hau aurrekontuari buruzko espedientea eta aurrekontu luzatuari buruzkoa osatzeko igorriko da.

–Aurreko aurrekontuaren likidazioa eta indarreko aurrekontuaren aurrerapena bilduko ditu, azken horrek gutxienez ere ekitaldiko sei hilabete hartuta eginez; likidazio biak kontu-hartzaileak sinatuko ditu eta dagokien kontabilitate instrukzioan ezarritakoaren arabera eginen dira.

41. fitxategia.–Kontabilitate entitate bateratuen multzoko kontua.

–Dokumentu hau kontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Entitatearen beraren kontua eta haren erakunde autonomoen eta toki entitatea titular bakarra den kapital sozialeko merkataritza-sozietateen kontu guztiak bateratzearen egoera-orria da.

42 eta 43. fitxategiak.–Beste txosten batzuk.

–Dokumentu hau ondokoetarako igortzen ahalko da: aurrekontuei buruzko espedienterako, aurrekontu luzatuari buruzko espedienterako, likidazioari buruzko espedienterako eta kontuari buruzko espedienterako.

–Txosten hauek toki entitateetan sor daitezkeen gai puntualei buruzko datu argigarriak jasoko dituzte.

Igorri beharreko fitxategien izena:

Fitxategiaren izenaren egitura eta luzapena honakoak izanen dira: AABBBBBBBCDEEEE.XXX

Azalpena:

A

EDUKIA

A

EDUKIA

01

02

03

04

05

06

07

08

09

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

Ekitaldiak

Organikoak

Programen arabera

Ekonomikoak Diru-sarrerak

Ekonomikoak Gastuak

Aplikazioa / Lotura

Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuak

Kontuak

Metatuak Aurrekontua

Metatuak Aurrekontuetatik kanpokoak

Beste ente batzuen metatuak

Kreditu-gerakinak

Entitate mailegu-emailea

Polizak

Abalak

Diruzaintzako mugimenduak

Banku-berdinkatzeak

Izakinen egoera

Aurrekontuaren emaitza

20

21

22

23

24

25

27

28

29

32

34

35

36

37

39

41

42

43

Diruzaintzako gerakina

Langileei buruzko eranskina

Inbertsioen lau urteko plana eta finantzaketa

Inbertsioei buruzko eranskina

Finantzaketa atxikia duten gastuak

Atxikitako baliabideak

Exekuzio oinarriak

Azalpen txostena

Txosten ekonomiko finantzarioa

Baterakuntzaren egoera-orria

Kontu-hartzailetzaren txostena

Zerbitzuen kostuari buruzko txostena

Lehendakariaren txostena

Kontu Orokorrari buruz kontu-hartzailetzak eginiko txotena

Aurreko aurrekontuaren likidazioa eta egungoaren aurrerapena

Kontabilitate entitate bateratuen kontua

Beste txosten batzuk

Beste txosten batzuk

B

Toki entitatearen kodea, Toki Administrazioko Departamentuaren kodetze ofizialaren araberakoa.

C

Kontabilitate mota: O - Orokorra, E - Erraztua

D

Espediente mota (A - Aurrekontua, L - Aurrekontuaren likidazioa, K - Kontu orokorra, Z - Aurrekontu luzatua)

E

Ekitaldia

X

Fitxategiaren luzapena (csv, doc/docx,. txt,. rtf, pdf, ods, odt, xls/xlsx, eta abar)

Toki entitate nagusiak eta erakunde autonomoek eskuz sartzen duten informazioa.

Gastuen hasierako aurreikuspenaren datua izanen da toki entitate nagusiak eta bere erakunde autonomoek aurrekontuei eta aurrekontu luzatuei buruzko espedienteetan eskuz sartu beharreko informazioa.

Honako datu hauek izanen dira toki entitate nagusiak eta bere erakunde autonomoek likidazioari eta kontu orokorrari buruzko espedienteetan eskuz sartu beharreko informazioa:

–Aitortutako obligazio garbiak.

–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

–Aurrekontu emaitza doitua.

Truke fitxategiak, toki entitate nagusiaren edo bere erakunde autonomoen menpeko merkataritza-sozietateetarako.

Truke fitxategi hauek definitzen dira toki entitate nagusiak edo bere erakunde autonomoek parte-hartze osoa edo gehiengoa duten merkataritza-sozietateetarako.

A) Informazio egituratua:

Ez da merkataritza-sozietateen fitxategi egituraturik igortzen, baina eskuz sartuko dira hurrengo datuak:

Aurrekontuei buruzko espedienterako:

Zor bizia (urtarrilaren 1eko datua).

Kontuei buruzko espedienterako:

Balantzearen egoera-orritik:

–Aktibo finkoa.

–Aktibo zirkulatzailea.

–Ondare garbia.

–Pasibo finkoa.

–Pasibo zirkulatzailea.

Galdu-irabazien kontuaren egoera-orritik:

–Ustiapenaren emaitza.

–Emaitza finantzarioa.

Eskudiru-fluxuen egoera-orritik:

–Ustiatze jardueretako eskudiru-fluxuak.

–Inbertsio jardueretako eskudiru-fluxuak.

–Finantzaketa jardueretako eskudiru-fluxuak.

Zor biziaren egoera-orritik:

–Abenduaren 31n dagoen zor bizia.

B) Informazio egituratu gabea:

Informazio egituratu gabeko fitxategiek hainbat formatu izaten ahalko dituzte: Excel, Word, RTF, PDF, CSV, JPG/JPEG, ODS, ODT, TIFF/TIF, TXT.

Fitxategi hauek hitzez hitz biltzen dituzte egun toki entitateak, dagokion espedientean sartzeko, sortzen dituen zerrenda edo dokumentuak; formatu mota ezberdinetakoak izan daitezke.

Hauek dira igorri beharreko zerrenda edo dokumentuak:

–Merkataritza-sozietateen urteko jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak.

–Dokumentu hau aurrekontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Toki entitateak merkataritza-sozietatean parte-hartze gehiengoduna edo erabatekoa duen kasuetan igorriko da.

–Programak hauek ondokoak bilduko dituzte:

a) Ekitaldian egin beharreko inbertsio erreal eta finantzarioen egoera.

b) Inbertsioen finantzaketa iturrien egoera, aipamen berezia eginez toki entitatetik edo haren erakunde autonomoetatik jaso beharreko ekarpenei.

c) Lortu beharreko helburuen eta sortzea espero den errenten zerrenda.

d) Ekitaldian gauzatu beharreko jarduketen memoria.

–Merkataritza-sozietatearen aurreikuspenaren egoera-orria

–Dokumentu hau aurrekontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Toki entitateak merkataritza-sozietatean parte-hartze gehiengoduna edo erabatekoa duen kasuetan igorriko da.

–Ondokoak izanen dira parte-hartze gehiengoduna edo erabatekoa duten merkataritza-sozietateari buruz toki entitateari igorri beharreko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orriak, aurrekontu orokor bakarraren urtekoarekin hobekien datorren merkataritza-sozietatearen ekitaldi ekonomikoaren gainekoak:

a) Galdu-irabazien kontuaren aurreikuspena, aipamen berezia eginez toki entitatearengandik, haren erakunde autonomoetatik eta sektore publikoaren gainerakotik jaso beharreko ekarpenei.

b) Kapital aurrekontua, inbertsio errealen eta finantzarioen aurreikuspenaren moduan definitzen dena, bai eta haien finantzaketa ere, aipamen berezia eginez toki entitatearengandik, haren erakunde autonomoetatik eta sektore publikoaren gainerakotik jaso beharreko ekarpenei.

–Toki entitateak parte-hartze gehiengoduna duen sozietateen urteko kontuak

–Dokumentu hau kontuei buruzko espedientea osatzeko igorriko da.

–Toki entitateak merkataritza-sozietatean parte-hartze erabatekoa edo gehiengoduna duen kasuan bakarrik igorriko da.

–Indarreko legediak merkataritza-sozietateei buruz adierazten dituen urteko kontuak, toki entitateak haietan parte-hartze erabatekoa edo gehiengoduna duela.

Igorri beharreko fitxategiak:

Toki entitateek Toki Administrazioko Departamentuari aurrekontu orokorrari buruzko espedientea igorri beharko diote, eta, kasua bada, aurrekontu luzatuari buruzko espedientea, likidazio orokorrari buruzko espedientea eta kontu orokorrari buruzko espedientea, dagokien datetan.

Aurrekontu orokorra, 270/1998 Foru Dekretuaren 17. artikuluaren arabera, honela osaturik egonen da: entitatearen beraren aurrekontua eta haren menpekoak diren erakunde autonomoen aurrekontua eta gehiengoz nahiz osorik toki entitatearenak diren merkataritza-sozietateen gastu eta diru-sarreren aurreikuspenak eta urteko programak; betiere, ezarritako eranskinekin osatuko da. Berdin osatuko da aurrekontu orokor luzatuari buruzko espedientea.

Likidazio orokorrari buruzko espedientea honela osatuko da, 270/1998 Foru Dekretuaren 84. artikuluaren arabera: entitatearen beraren likidazioari buruzko espedientea eta haren erakunde autonomo bakoitzarena.

Kontu orokorrari buruzko espedientea, Kontabilitateari buruzko 272/1998 Foru Dekretuaren 391. arauaren arabera, honela egonen da osaturik: entitatearen beraren kontu orokorra, erakunde autonomo bakoitzarena eta haren jabetza osokoak diren merkataritza-sozietateena. Espediente hori osatzeko, kontu orokor horren eranskinak, kontabilitate entitate guztiei buruzkoak, gehituko dira.

Entitate nagusiaren eta haren erakunde autonomoen espedienteetako bakoitza osatzen duten fitxategi guztiak batera igorriko dira.

Toki entitatearen eta haren menpeko erakunde autonomoen fitxategiak igorketa berean bidali behar badira ere, bereizi egin beharko dira, eta entitate adina unitate igorri beharko da fitxategi bakoitzeko, salbu eta 41. fitxategiaren kasuan, kontabilitate entitate bateratuen multzoko kontua, toki entitateak baizik igorri beharko ez duena.

Ondokoak dira espediente bakoitza osatzeko igorri beharreko fitxategiak:

AURREKONTUA

AURREKONTU LUZATUA

LIKIDAZIOARI BURUZKO ESPEDIENTEA

KONTU OROKORRA

01

Ekitaldiak

X

X

X

X

02

Organikoak

X

X

X

X

03

Programen arabera

X

X

X

X

04

Ekonomikoak Diru-sarrerak

X

X

X

X

05

Ekonomikoak Gastuak

X

X

X

X

06

Aplikazioa / Lotura

X

X

X

X

07

Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuak

X

X

08

Kontuak

X

09

Aurrekontuko metatuak

X

X

X

X

10

Aurrekontutik kanpoko metatuak

X

X

11

Beste ente batzuen metatuak

X

X

12

Kreditu-gerakinak

X

X

13

Entitate mailegu-emailea

X

X

X

14

Polizak

X

X

X

15

Abalak

X

X

X

16

Diruzaintzako mugimenduak

X

17

Banku-berdinkatzeak

X

18

Izakinen egoera

X

19

Aurrekontuaren emaitza

X

X

20

Diruzaintzako gerakinaren egoera-orria

X

X

21

Langileak

X

X

22

Inbertsio planak

X

X

23

Inbertsioen finantza-oreka

X

X

24

Finantzaketa atxikia duten gastuak

X

X

25

Atxikitako baliabideak

X

X

27

Exekuzio oinarriak

X

28

Azalpen txostena

X

29

Txosten ekonomiko finantzarioa

X

X

32

Baterakuntzaren egoera-orria

X

X

34

Kontu-hartzailetzaren txostena

X

X

35

Zerbitzuen kostuari buruzko txostena

X

36

Lehendakariaren txostena

X

37

Kontu Orokorrari buruz kontu-hartzailetzak egindako txostena

X

39

Aurreko aurrekontuaren likidazioa eta egungoaren aurrerapena

X

X

41

Kontabilitate entitate bateratuen multzoko kontua

X

42

Beste txosten batzuk

X

X

X

X

43

Beste txosten batzuk

X

X

X

X

Merkataritza-sozietatearen jarduketa, inbertsio eta finantzaketaren urteko programak

X

Merkataritza-sozietatearen aurreikuspenaren egoera-orria

X

Merkataritza-sozietatearen kontuak

X

Igortzeko arauak.

1. Fitxategiak IDECAL programan kargatuko dira Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak prest duen plataformaren bitartez, Internet baliatuz, eta bermatuta egonen dira haien jatorria eta edukia.

2. Espediente bakoitza osatzen duten fitxategiak igorketa bakarrean bidaliko dira. Igorketa ezberdinak eginen dira aurrekontuei buruzko espedienterako, aurrekontu luzatuei buruzko espedienterako, halakorik bada, likidazioari buruzko espedienterako eta kontu orokorrari buruzko espedienterako.

3. Toki entitateak erakunde autonomorik edo/eta merkataritza-sozietaterik baldin badu, entitatearen beraren espedienteari dagozkion fitxategiez gainera, erakunde autonomoen eta merkataritza-sozietateen espedienteen fitxategiak kargatu beharko ditu. Espedientea osatutzat emanen da toki entitate nagusiaren fitxategiak eta haren menpeko entitateenak kargatzen direnean. Bestela, plataformak ez du utziko informazioa igortzen. Betiere, toki entitate nagusiak igorriko ditu erakunde autonomoen eta merkataritza-sozietateen fitxategiak.

Iragarkiaren kodea: F1514971