236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Ordenantza, Herrilurren nekazaritzako aprobetxamendurako Behin betiko onespena

Kasedako Udalak, 2015eko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean, Herrilurren nekazaritzako aprobetxamendurako ordenantza hau onetsi zuen hasiera batez, eta gehiengo osoz uztailaren 16ko osoko bilkuran. Jendaurreko epean, ez da alegaziorik aurkeztu haren kontra.

Kasedan, 2015eko urriaren 22an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

ORDENANTZA, HERRILURREN NEKAZARITZAKO APROBETXAMENDURAKO

TESTU ARAUTZAILEA

Kasedako Udalak ordenantza honen bidez herriko herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen du 2016ko urtarriletik 2025eko abendura bitarteko eperako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Arautze horrek urriaren 8ko 281/2001 Foru Dekretuaren bidez iraungi arte San Isidro del Pinarreko kontzejuarenak ziren herrilurrak biltzen ditu, baina, 6/1990 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, iraungitzen diren toki entitateen herri ondasunen gozamena eta aprobetxamendua toki entitate horiek zuten lurraldean bizi den jendearendako geldituko da mugaturik.

Laborantzako herrilurren aprobetxamendua

1. artikulua. Aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

A. Adinez nagusia izatea, edo bere kontu bizi den adingabea izatea nahiz judizialki gaitua.

B. Herri honetako Biztanleen Udal Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea, 2 urteko antzinatasunarekin, eta udalerrian benetan eta etengabe bizi izatea, gutxienez 9 hilabetez urtean.

C. Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

D. Alta emanda egotea Gizarte Segurantzan, Nekazaritzako Araubide Berezian, urte bateko antzinatasunarekin, salbu eta nekazari gazte baten gisa sartuta badago (lehentasuneko aprobetxamenduetan eta esleipen zuzenekoetan).

2. artikulua. Laborantzarako herrilurren aprobetxamenduak hiru modutan eginen dira:

A. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak.

B. Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak.

C Udalak egindako ustiapen zuzena edo enkante publikoa.

Laborantzako lurren aprobetxamendu horiek esleitzeko prozesuan, modalitate horiek bata bestearen ondotik aplikatuko dira, emandako ordenaren arabera.

Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak

3. artikulua. Modalitate horien onuradun izateko, familia unitatearen titularrak diren bizilagunek, aipatutako baldintza orokorrak beteta, LGSren %30eko diru-sarrerak izan behar dituzte gutxienez, edo familia unitatearen diru-sarrera orokorrak soldata hori eta erdia baino gutxiagoak izanen dira. Egoera hori agiri bidez frogatu behar da eskaera egiten den unean, NTAFLan xedatutakoarekin bat.

4. artikulua. Lege horren 146. artikuluak aipatzen duen eredu lotearen azalera hektarea batekoa izanen da ureztalurrean, eta 6 hektareakoa, berriz, lehorreko lurrean, eta gozamenaren edo aprobetxamenduaren epea 10 urtekoa. Onuradunei eman beharreko loteak NTAFLaren 146. artikuluan ezarritako koefizienteak aplikatuz lortuko dira.

5. artikulua. Lehentasuneko aprobetxamendu mota horretako herrilurrak onuradunek landu behar dituzte, haiek berak zuzenean.

6. artikulua. Herrilurretako onuradunek, aprobetxamendu mota honetan, antzeko lurretarako dagoen errentamendu prezioen %50eko kanona ordaindu beharko dute, I. eranskinean zehazten dena.

Errentamenduak 10 urte iraunen du.

Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak

7. artikulua. Lehentasuneko lurzatien beharrak bete ondoren, gainerako laborantzako herrilurrak herritarrendako esleipen zuzenaren bidez banatuko dira adierazitako kanonarekin.

Esleipen-hartzaileak berak landu beharko ditu lur horiek zuzenean.

8. artikulua. Lur horietako loteen azalerak egiten diren eskaeren arabera zehaztuko dira.

9. artikulua. NTAFLaren 154. artikuluan xedatutakoa betetzeko, ondokoak gordeko dira onuradun berrientzat: 33/168 lurzatia, 25.263,65ekoa eta 23.658,98 m² laborantzakoa, Val de Sada herrilurra, 12/2 eta 12/17, 4,537 hektareakoa, lehorrekoa, eta La Galeran (12/2, 35.303 m²-koa, eta 12/17 lurzatiaren zati bat, 15.398 m²-koa).

Lur horiek urtero esleituko dira, eskaera berririk ez badago.

53/446 lurzatia gordetzen da, Tokiko ehiza barrutirako plana hobetzeko asmoz, zein Kasedako ehiztarien kirol elkarteak kudeatzen baitu.

10. artikulua. Aprobetxamendu mota horretarako epea 10 urtekoa da, salbu eta lurrak ziklo handiagoko laboreetarako erabiltzen badira (olibondoak, mahastiak, fruta arbolak...). Kasu horretan, epea laborearen bizitza erabilgarria izanen da. Partikularren eskaeretan, erabilera hori eta tokia edo alderdia zehaztu beharko dira. Esleipena ebatziko da lurzati berrantolamendua egiteko aukera kontuan izanda.

11. artikulua. Familia baratzeak. Foru lege horren 156. artikuluari jarraituz, baratze izateko erregu bateko lurzati bana emanen zaie horretarako baldintzak betetzen dituzten herritarrei La Galera alderdian, hirigunetik hurbilen dauden lurzatien artean. Herritarren arteko esleipen horren lehen helburua da alderdi horretako gainerako lurzatiak esleipen zuzenaren edo enkantearen bidezko prozeduretara eranstea.

Soilik baimentzen da nork berea lantzea, baratzearen helburuarekin, eta berariaz debeku dira azpierrentamendua edo baratzekoak ez diren laboreak.

Enkante bidezko aprobetxamendua

12. artikulua. Aitzineko prozedurak aplikatu ondoan laborantzako lur sobera baldin badago, Udalak enkante publikoan eginen du esleipena.

Hiru modalitateen xedapen orokorrak

13. artikulua. Ordenantza honen I. eranskinean errentamendu kanon gisa adierazitako zenbatekoak urtero eguneratuko dira bizitza kostuaren igoerari jarraituz, Nafarroan erakunde ofizial eskudunak onesten dituen indizeei jarraituz, eta urte hasi berrian kobratuko dira, urtarrilean.

14. artikulua. Esleitutako lurrak landu daitezke belarren aprobetxamendurako ezarritako arau orokorrekin bat edo larreei buruzko ordenantzaren arabera.

15. artikulua. Ordenantza honen I. eranskinean jasotzen den urteroko kanonak baloraturik daramatza bere barnean aprobetxamenduak sortzen dituen beste gastu batzuk, hala nola ureztatzeko kuotak edo erretenak garbitzea.

Udala ez da onura hori duten lurren ur horniduraren erantzule, Ebroko Ur Konfederazioaren eskumena baita.

16. artikulua. Esleipen-hartzaileek nahi dituzten laboreekin eta nahi duten moduan aprobetxatzen ahal dituzte lurrak, lurretan bidezkotzat jotzen dituzten hobekuntzak eginez, Udalari baimena eskatu ondoren eta egungo taulenak errespetatuz. Hobekuntza horiek finkan geldituko dira errentamendua bukatu ondoren.

17. artikulua. Udalak herrilur guztiak edo haien zati bat eskuratu behar baditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 174. artikuluan aurreikusitako hobekuntzak egiteko, eta, zehazki, transakzio eta exekuzio hitzarmena onesten bada laborantzako lurren gaineko lurzati berrantolamendua egiteko, libreki egin dezake, artikulu horretan adierazitako prozedura betez, esleipen-hartzaileak aukerarik izan gabe kontra egiteko, baina kasuan kasuko kanona ordaintzeko betebeharra kenduko zaio.

Esleitzeko prozedura

18. artikulua. Udalaren osoko bilkurak aitzinetik erabakia hartuta, 15 egun naturaleko epea irekiko da, eskubidea dutela uste dutenek herrilurretako lurzatien esleipena eska dezaten.

19. artikulua. Eskaerei honako hauen aitorpena erantsiko zaie:

a) Kasedako bizilaguna izatea gutxienez azken 2 urtean eta urtean 9 hilabetez bizitzea.

b) Betebehar fiskalak beteak izatea.

c) Alta emanda egotea Gizarte Segurantzan, Nekazaritzako Araubide Berezian, urte bateko antzinatasunarekin gutxienez, salbu eta nekazari gazte baten gisa sartuta badago.

20. artikulua. Udalak zozketa bidez esleituko ditu lehentasunezko herritarrendako aprobetxamenduari eta herritarrendako aprobetxamendu zuzenari dagozkien loteak. Baratzeetan, egungo esleipenak errespetatzea izanen da irizpidea. Modu berean esleituko dira San Isidro del Pinarreko lehengo Kontzejuari dagozkion loteak hirigune horretan erroldaturik dauden bizilagunen artean.

21. artikulua. Udalak esleipen-hartzaileen eta loteen zerrendak argitaratuko ditu, eta jendaurrean edukiko 10 egun naturalez erreklamazioak egiteko. Epe hori iraganda, batzordean ebatziko dira erreklamazioak, halakorik balego, eta esleipen-hartzaileen eta loteen zerrenda behin betikoa izanen da. Erreklamaziorik izan ezean, zerrenda behin betikoa izanen da.

22. artikulua. Esleipenari uko egin nahi dioten partikularrek Udalari jakinarazi behar diote abenduaren 31 baino lehenago, beste esleipen bat garaiz egin ahal izateko.

23. artikulua. Esleipen-hartzaileek bere lurzatiei dagokien kanona ordaindu beharko dute urte bakoitzeko otsaila bukatu aurretik, aprobetxamenduaren epe osoan. Epetik kanpoko ordainketei Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako errekarguak eginen zaizkie. Nolanahi ere, ordainketa egiten ez bada borondatez ordaintzeko epean, esleipen-hartzaileak berme bat aurkeztu beharko du, urteko kanon osoa adinakoa, ordainketa faltarik berriz ez izateko.

Arau-hausteak eta zehapenak

24. artikulua. Arau-hauste administratibotzat hartzen dira honako hauek:

a) Aprobetxamendua norberak zuzenean eta pertsonalki ez egitea.

b) Aprobetxamenduen kanonak Udalak finkatzen dituen epeetan ez ordaintzea.

c) Zertarako esleitzen den herrilurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.

d) Ordenantzan xedatutakoari kontra egiten dioten egitate edo egintza guztiak.

25. artikulua. Lehenago adierazitako arau-hausteengatik kontzesioa kenduko da, nahiz eta horrek ez dituen galaraziko Nafarroako Gobernuaren organo eskudunen zehapenak.

1. ERANSKINA

Errentamenduen kanona

–Lehentasunezko herritarrendako aprobetxamendua: 47 euro lehorreko hektarea bakoitzeko, eta 176 euro ureztalurreko hekatarea bakoitzeko.

–Herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduak.

  • 94 euro, lehorreko hektarea bakoitzeko.
  • 352 euro, ureztalurreko hektarea bakoitzeko (Zamputia eta Aibar fazerian, 305 euro hektarea bakoitzeko ordainduko dira).

Familia baratzeak: 35 euro erregu bateko lurzati bakoitzeko.

2. ERANSKINA

Herrilurretako ondasunak

Ureztalurra.

1.–La Galera alderdia: laborantzako 44,786 hektarea.

–11/1 lurzatiak 10.223,91 m² ditu.

–11/2 lurzatiak 10.129,64 m² ditu.

–11/3 lurzatiak 11.163,71 m² ditu.

–11/4 lurzatiak 12.218,98 m² ditu.

–11/5 lurzatiak 11.963,43 m² ditu.

–11/6 lurzatiak 11.068,11 m² ditu.

–11/7 lurzatiak 9.516 m² ditu.

–11/8 lurzatiak 6.821,83 m² ditu.

–11/10 lurzatiak 3.273,55 m² ditu.

–11/11 lurzatiak 2.030,21 m² ditu.

–11/16 lurzatiak 20.951 m² ditu.

–11/18 lurzatiak 1.612,36 m² ditu.

–11/19 lurzatiak 2.747,89 m² ditu.

–12/2 lurzatiak 37.321,27 m² ditu (erreserba).

–12/3 lurzatiak 28.277,52 m² ditu.

–12/4 lurzatiak 17.723,73 m² ditu.

–12/5 lurzatiak 8.466,19 m² ditu.

–12/6 lurzatiak 8.683,14 m² ditu.

–12/7 lurzatiak 14.630,37 m² ditu.

–12/8 lurzatiak 11.459,65 m² ditu.

–12/9 lurzatiak 8.717,62 m² ditu.

–12/10 lurzatiak 9.073,97 m² ditu.

–12/11 lurzatiak 7.814,61 m² ditu.

–12/12 lurzatiak 18.432,56 m² ditu.

–12/13 lurzatiak 11.121,51 m² ditu.

–12/14 lurzatiak 12.121,10 m² ditu.

–12/15 lurzatiak 13.025,35 m² ditu.

–12/16 lurzatiak 7.701,47 m² ditu.

–12/17 lurzatiak 68.872,80 m² ditu (erreserba zati batean).

Guztira: 397.163,48 m² (39,716 ha).

Esleipen-hartzaile berriei ureztalurrean erreserba egiteko:

–12/2 lurzatia: 35.303 m².

–12/17 lurzatia: 15.398 m².

Ureztalurreko erreserba, guztira: 50.701 m² (5,070 ha).

2.–El Soto alderdian: laborantzako 40,393 hektarea.

–61/51 lurzatiak 243.177,79 m² ditu; laborantzakoak, 136.669,45 m².

–61/54 lurzatiak 23.567,29 m² ditu.

–61/55 lurzatiak 46.429,70 m² ditu.

–61/56 lurzatiak 48.008,27 m²; laborantzakoak, 47.532,01.

–61/57 lurzatiak 17.002,05 m² ditu.

–61/58 lurzatiak 12.547,49 m² ditu; laborantzakoak, 9.614,99 m².

–61/68 lurzatiak 32.777,54 m² ditu; laborantzakoak, 32.440,05 m².

–61/70 lurzatiak 20.577,59 m² ditu.

–61/71 lurzatiak 44.833,14 m² ditu; laborantzakoak, 41.116,84 m².

–61/79 lurzatiak 1.672,13 m² ditu.

–61/80 lurzatiak 5.017,53 m² ditu.

–61/81 lurzatiak 8.079,14 m² ditu.

–61/82 lurzatiak 14.215,90 m² ditu.

Guztira, 403.934,67 m², laborantzako ureztalurretan.

Esleipenek egungo loteak errespetatuko dituzte. Planoan daude jasota eta nibelazioen, erretenen eta abarren arabera egin dira, eta ez poligonoen eta lurzatien arabera.

Ondoko lurzatiek dute nekazaritzako aprobetxamendua egiteko (egun erregularizatu gabeko hondakindegi bat): 61/52 (6.710,15 m²); 61/53 (5.664,06 m²); 61/153 (6.268,05 m²) eta 61/191 (1.113,34 m²), eta guztira 19.755,60 m² dira.

3.–Zamputia (La Torre) alderdia: laborantzako 5,523 hektarea.

–55/57 lurzatiak 64.855,41 m² ditu; laborantzakoak, 55.225,87 m².

  • A lotea, 55/57 lurzatia (A eta B), 30.928,77 m²-koa.
  • B lotea, 55/57 lurzatia (C, D eta E), 24.297,10 m²-koa.

4.–Aibarreko fazeria: laborantzako 5,728 hektarea.

–8.1 lurzatiak 122.396,98 m² ditu; laborantzakoak, 54.735,30 m² (8.1-A).

–8.2 lurzatiak 58.588,73 m² ditu; laborantzakoak, 2.541,63 m² (8.2-B).

Guztira, lote bakarra, 57.276,93 m²-koa, laborantzako ureztalurretan.

Lehorreko lurra.

5.–Pinar, Valdarras eta Maricusina alderdiak: laborantzako 75,924 hektarea.

–31/117 lurzatiak 42.072,92 m² ditu; laborantzakoak, 38.580,21 m².

–31/119 lurzatiak 40.125,12 m² ditu; laborantzakoak, 25.633,69 m².

–31/135 lurzatiak 11.398,25 m² ditu; laborantzakoak, 10.429,38 m².

–31/137 lurzatiak laborantzako 21.023,11 m² ditu.

–32/13 lurzatiak 5.571,50 m² ditu.

–32/27 lurzatiak 41.314,71 m² ditu; laborantzakoak, 36.698,34 m².

–32/28 lurzatiak 22.879,52 m² ditu; laborantzakoak, 22.030,20 m².

–32/29 lurzatiak 8.426,95 m² ditu.

–32/30 lurzatiak 11.387 m² ditu.

–32/31 lurzatiak 116.371,95 m² ditu; laborantzakoak, 115.181,91 m².

–32/32 lurzatiak 7.367,30 m² ditu.

–32/33 lurzatiak 1.742,05 m² ditu.

–32/34 lurzatiak 66.691,94 m² ditu; laborantzakoak, 65.852,90 m².

–32/35 lurzatiak 66.939,32 m² ditu; laborantzakoak, 65.937,34 m².

–32/36 lurzatiak 8.917,53 m² ditu.

–32/40 lurzatiak 17.469,97 m² ditu.

–32/44 lurzatiak 1.184,52 m² ditu.

–32/46 lurzatiak 1.985 m² ditu.

–32/47 lurzatiak 1.347,24 m² ditu.

–32/50 lurzatiak 208.401,76 m² ditu; laborantzakoak, 203.493,89 m².

–32/57 lurzatiak 29.639 m² ditu; laborantzakoak, 28.063,44 m².

–32/60 lurzatiak 5.863,92 m² ditu.

–32/62 lurzatiak 4.635,19 m² ditu.

–32/64 lurzatiak 8.667,86 m² ditu.

–33/150 lurzatiak 3.246,10 m² ditu; laborantzakoak, 2.882,41 m².

–33/159 lurzatiak 16.166,52 m² ditu; laborantzakoak, 15.210,25 m².

–33/168 lurzatiak 25.263,65 m² ditu; laborantzakoak, 23.658,98 m² (Udalerako erreserba).

Guztira, 759.242,08 m², laborantzako lehorreko lurretan.

6.–Uriz, Val de Sada eta Olmares alderdiak: laborantzako 9,727 hektarea.

–6/2 lurzatiak 3.060,60 m² ditu.

–6/17 lurzatiak 69.633.41 m² ditu; laborantzakoak, 34.657,39 m².

–6/65 lurzatiak 9.864,21 m² ditu; laborantzakoak, 8.948,54 m².

–6/123 lurzatiak 10.371,53 m² ditu; laborantzakoak, 5.242,96 m².

Guztira, loteetarako: 51.909,49 m²; 5,191 ha laborantzako lehorreko lurretan.

Honako hau gordeko da esleipen-hartzaile berrientzat:

–6/158 lurzatiak 9.391,18 m² ditu.

–6/306 lurzatiak 43.574,02 m² ditu; laborantzakoak, 27.565 m².

–6/307 lurzatiak 3.803,16 m² ditu.

–6/314 lurzatiak 1.992,75 m² ditu; laborantzakoak, 792,06 m².

–6/318 lurzatiak 3.814,15 m² ditu.

Gordeta, guztira: 45.365,55 m²; 4,537 ha.

7.–San Isidro del Pinarreko bizilagunei errentan utzitako herrilurrak.

–52/43 lurzatia: 18.470 m².

  • 52/43.1: 5.270 m².
  • 52/43.2: 5.410 m².
  • 52/43.3: 2.480 m².
  • 52/43.4: 2.480 m².
  • 52/43.5: 2.830 m².

–52/44 lurzatia: 4.075 m².

–52/45 lurzatia: 30.045 m².

  • 52/45: 2.500 m².
  • 52/45: 4.600 m².
  • 52/45: 6.430 m².
  • 52/45: 6.375 m².
  • 52/45: 4.600 m².
  • 52/45: 2.540 m².
  • 52/45: 3.000 m².

San Isidroko ureztatzeko lurra, guztira: 5,259 hektarea.

Iragarkiaren kodea: L1514453