236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Datu pertsonalen fitxategia sortzea

DBLOren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza onetsi du Beireko Udalak. Aparkatzeko txartelak emateak datu pertsonalak biltzea eta haien tratamendua egitea dakartza.

Halaber, Udalak datu pertsonalak biltzen ditu herritarrei diru-laguntzak edo laguntzak emateko. Datuak fitxategi batean erregistratuko dira, eta hura xedapen orokor baten bidez sortu behar da.

Beireko Udalak, bere webgunearen bidez, herritarren karpeta utzi du herritarren eskura, zerbitzu telematikoetara sartzeko bide ematen duena. Herritarren karpeta erabiltzeko, aldez aurreko erregistro bat egin behar da, eta horretan erabiltzaileak datu pertsonalak eman behar ditu.

15/1999 Legearen 20. artikuluan xedatuarekin bat, Beireko Udalak, irailaren 25ean egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki du:

Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Aparkatzeko txartela.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: aparkatzeko txartela ematea. Baldintzak egiaztatzea. Berritzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte datuak ordenantzan eskatzen diren agiriak aurkeztuta.

–Pertsona edo talde ukituak: aparkatzeko txartelaren titularrak edo haien legezko ordezkariak, hala denean.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, telefonoa.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Osasun arloko datuak (desgaitasuna kalifikatu eta aitortzeko diziplina anitzeko taldeen irizpena).

–Tratamendurako erabilitako sistema: Paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Beireko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

–Segurtasun maila: handia.

Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak ematen dituen diru-laguntzak eta laguntzak kudeatzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, kasuan kasuko eskabidearen bitartez.

–Pertsona edo talde ukituak: Beireko Udalaren diru-laguntza bat lortu nahi dutenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: papera.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Beireko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Herritarraren karpeta.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: haren helburua da administrazio elektronikoan sartzen eta sarean tramiteak egiten laguntzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte datuak, inprimaki batean sartuak.

–Pertsona edo talde ukituak: Herritarren karpetaren zerbitzuan izena ematen duten erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Beireko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Beireko Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea aipatu diren fitxategiak sortzea eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroari jakinaraztea.

Beiren, 2015eko urriaren 8an.–Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1514399