2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIEDAKO KONTZEJUA
El Pueblo izeneko eskortaren enkante publikoa
1. 2025eko abenduan zuzeneko esleipenerako zabaldutako deialdian herriko inor ez baita aurkeztu, horretarako epea 2026ko urtarrilean amaitzen zelarik, kontzeju honek erabaki du El Pueblo izeneko eskorta, funtsean Artiedako Kontzejuaren herri-lurretako bazkalekuez eta eskorta batez osatzen dena, enkante publikora ateratzea.
2. Bazkalekuen edo/eta eskortaren errentamendua zortzi urtekoa izanen da, esleipena gauzatzen den unetik hasita, eskortaren kasuan, eta uztailaren 1etik hasita, bazkalekuen kasuan, 2026tik 2033ra bitartean.
3. El Pueblo izeneko eskortarako ezartzen den errentamenduaren oinarri tipoa 4.400 eurokoa da, barne direla bazkalekuen balioa eta eskortaren alokairua, Artiedako Kontzejuak eskaintzen duena, guztiaren %50 bazkalekuak direla eta %50 eskorta dela zenbatetsirik.
4. Errentamenduaren esleipena baldintza-agiri bidez egindako enkante batean gauzatuko da, Artiedako Kontzejuaren kudeaketa-batzordeko buruak ezarriko duen egunean eta orduan, kontzejuaren egoitzan, aurkezteko epea amaitu ondoren.
5. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek idazkia bidali beharko dute Kontzejura, argi adieraziz eskorta eta bazkalekuak osorik eskatzen dituzten, zenbat abelbururendako eskatzen dituzten, eta abeltzainen erregistroan duten zenbakia. Posta bidez bidali beharko dute, helbide honetara: Plaza kalea 20, 31480, Artieda. Baldintza-orria eskuragarri egonen da, nahi duenarentzat, email bidez eskatuz gero: concejodeartieda@urraulbajo.es.
6. Eskariak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 10 egun naturalera.
Artiedan, 2026ko otsailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Ma Eugenia Cañada.
Iragarkiaren kodea: L2601850