236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

301/2015 EBAZPENA, urriaren 29koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendaritza bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo aldi baterako ezintasunen bat duenean, zerbitzuko zuzendari hori zer organoren menpe dagoen, horrexek izanen du ordezkoa izendatzeko eskumena, betiere horren gaineko berariazko araudirik ez badago.

Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena izan ezik.

Adierazitakoarekin bat, artikulu horrek esleitzen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Nazioarteko Ekintzaren Ataleko burua.

b) Europako Funtsen Kontrolerako Ataleko burua.

c) Europako Deialdien Ataleko burua.

2. Politika Ekonomikoaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria.

3. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Inbertsioa Sustatzeko Ataleko burua.

b) Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Ataleko burua.

c) Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko burua.

4. Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Proiektu Estrategikoen eta Enpresa Politiken Ataleko burua.

b) Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria.

5. Lan Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo ezintasun pertsonal bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

a) Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko burua.

b) Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Ataleko burua.

6. Indarrik gabe uzten da FC250/2013 Ebazpena, uztailaren 4koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiak emana, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiko Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko eta Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Pilar Irigoien Ostiza.

Iragarkiaren kodea: F1514759