236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2016ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea
Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2015eko urriaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontuen eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Horiek horrela, araudi aplikagarriaren arabera, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko Etxeko iragarki oholean argitaratzen da eta espedientea jendaurrean jartzen, bizilagun eta interesdunek, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean, alegazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten. Aditzera ematen da jendaurrean egoteko epean alegaziorik hartu ezik, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Tebasen, 2015eko urriaren 6an.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1515539