236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

S-5 Mendikur bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko alde berriaren birzatiketa proiektuaren aldaketa. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2015eko azaroaren 13an emandako Ebazpenaren bitartez, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan eta horrekin bat datozen xedapenetan oinarrituta, behin betikoz onetsi zen Orkoiengo S-5 Mendikur bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko alde berriaren birzatiketa proiektuaren aldaketa, ZVP-2 eta ED-2 ondoriozko lurzatietan, Udalak berak sustatua. Xedea da lurzoru horiek egokitzea Orkoiengo Udal Planean, katastroko 1. poligonoko 1392, 1399 (egungo 382 eta 385) eta 1017. lurzatietan, egindako aldaketaren aurreikuspenetara. Betiere, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestatutako dokumentuari jarraituz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina;

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita;

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Orkoienen, 2015eko azaroaren 13an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1515517