236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Herrilurretako lurzatien aprobetxamendua enkantean

Noain Elortzibarko Udalak 2015eko azaroaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarra duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz, enkantea eginen da Noaingo 2/519 eta Otanoko 11/186/A herrilurretako lurzatiak enkante bidez esleitzeko.

Enkantea hamabietan eginen da, hamabosgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Noaingo Udaletxeko bulegoetan, Noaingo Foruen plazako 3 zenbakian, ahozko posturen bidez.

Enkantearen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan.

Noain Elortzibarren, 2015eko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1515633