236. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUGARREN

Ordenantza, Landabideen erabilera arautzen duena
Hasierako onespena

Murugarrengo Kontzejuak, 2015eko urriaren 31n, hasiera batean onetsi zuen Murugarrengo Kontzejuaren (Deierri) eskumeneko landabideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murugarrenen, 2015eko urriaren 31n.–Alkatea, Oscar Azcona Sesma.

Iragarkiaren kodea: L1515505