233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2015eko aurrekontuko 12 eta 13. aldaketak. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2015eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 12/2015 eta 13/2015 aldaketak Udalaren aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2015eko urriaren 28an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1514603