233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

182/2015 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, Javier Gorricho Mendivil jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko Berrikuntza eta Ebaluazio Ataleko Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren ataleko bigarren paragrafoan xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Javier Gorricho Mendivil jauna, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko Berrikuntza eta Ebaluazio Ataleko Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko irailaren 4an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1515233