233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2016rako aldaketa zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2015eko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 2016an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2015erako aldaketa horiek zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Ribaforadan, 2015eko azaroaren 13an.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1515474