233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntuala Iruñeko Udal Planeko katalogoetan eta Alde Zaharreko BBBPBn. Behin betiko onespena. Intereseko elementuak Estafeta kaleko 1 zenbakiko eraikinean

Iruñeko Udalak, 2015eko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-NOV-15 (8/CU).

“JOB 01-SEP-15 (3/UV) erabakiaren bidez “Aldaketa puntuala Iruñeko Udal Planeko katalogoetan eta Alde Zaharreko BBBPBn. Intereseko elementuak Estafeta kaleko 1 zenbakiko eraikinean” hasiera batean onetsi ondoren, jendaurreko aldia igaro delarik, erabaki da:

1.–Behin betiko onestea “Aldaketa puntuala Iruñeko Udal Planeko katalogoetan eta Alde Zaharreko BBBPBn. Intereseko elementuak Estafeta kaleko 1 zenbakiko eraikinean”, erabaki honi erantsitako fitxa zuzenduen arabera.

2.–Erabaki hau igor bekio Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuari, Vianako Printzea Erakundeari eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Iruñean, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1515255