233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Genoveva Ochando Ortiz andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Genoveva Ochando Ortiz andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Ataleko burua, kargutik kentzea, ondorioak 2015eko azaroaren 12tik aurrera dituela.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko azaroaren 6an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1515197