233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2015eko urriaren 29an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea aldaketa Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantzan.

Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Oltza Zendean, 2015eko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1515304