233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

AE-8ko AR-4 eremuko xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2015eko urriaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, AE-8ren arau eremuko 37, 38 eta 39. lurzatietan etorkizunean egiten diren banantzeetatik eta batzeetatik sortzen diren lurzatien barruan eraikuntzako lerrokadurak ezartzeko. Jarraian argitaratzen da testu arauemailea:

Lerrokadurak:

Sortzen diren lurzatiek eraikuntzako lerrokadurak jarraitzen dituzte, 6 zenbakiko planoarekin bat. Antolamendua. Obanosko AR.4 eremuaren plan partzialeko eraikuntzako lerrokadurak eta garaiera.

Beheko solairua + 1 + teilatupea:

–Fronteko gehieneko lerrokadura 5 metrotara lurzatiaren mugatik, hau da, EJE.1 ibilgailuendako sarbidearekin (Peregrinos de Compostela kalea) bat egiten duen mugatik.

–Atzeko aldeko gehieneko lerrokadura 5 metrotara lurzatiaren mugatik, hau da, V.4 eremu publikoarekin bat egiten duen mugatik.

–Alboko gehieneko lerrokadura 2,5 metrotara lurzatien arteko mugatik.

Argitara ematen da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan xedatuari jarraituz.

Obanosen, 2015eko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.

Iragarkiaren kodea: L1515252