233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoren aipatzen den espedientea, jarduerak ukitzen dituela uste dutenek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Radvi Hortalizas SL. Jarduera: “Nekazaritzako industria handitzea (barazki eta fruituen nabe-biltegia)”. Tokia: 1. poligonoko katastroko 1209 (1215), 1181 eta 1173. lurzatiak (UA-21 industrialdeko C-10, PI-10 eta PI-1 lurzatiak).

Larragan, 2015eko azaroaren 12an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1515415