233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2016ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2015eko irailaren 2an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Ibargoitiko Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Idotzinen, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1515319