233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia gastuen aurrekontuan: 1.533.218 kontu-saila. “Arekak garbitzea eta bestelako oihan lanak”: 6.349,87 euro. Onetsi den kreditu berezia finantzatuko da diru-sarreren aurrekontuan sortzen diren kontu-sail berrien kargura, ondotik azaltzen den moduan: 1.455 kontu-saila. “Diru-laguntzak, oihan lanak egiteagatik”: 2.406,13 euro. 1.56203 kontu-saila. “%30eko oihan aprobetxamendua, Argiñariz”: 18.851,17 euro.

Etxarren Girgillaon, 2015eko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1515352