233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2016. urteko karga-tasak

Genevillako Udalak, 2015eko irailaren 17an egin bilkura arruntean, bildutako guztiak bat etorrita erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

  • Hirilurra: %0,23.
  • Landa finka: %0,53.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.
  • Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %20ko karga-tasa ere.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1.

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Genevillan, 2015eko urriaren 19an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1514601