233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

6. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 6/2015 aldaketaren espedientea

GASTUAK:

a) Kreditu berezia:

1. kapitulua: 45.000,00 euro.

b) Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua: 4.730,00 euro.

6. kapitulua: 9.000,00 euro.

Aldaketa, guztira: 58.730,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

a) Beheititzeak, deuseztatzeagatik:

1. kapitulua: 22.000,00 euro.

2. kapitulua: 17.000,00 euro.

4. kapitulua: 5.000,00 euro.

7. kapitulua: 14.730,00 euro.

Aldaketa, guztira: 58.730,00 euro.

Getze Galarren, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1515369