233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

AA2 unitatean lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana Hasierako onespena

Donamariako alkateak, 2015eko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Donamariako 1. poligonoko (AA2) 180. lurzatiko lerrokadurak aldatzeko. Gema Gamio Larraburuk sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Donamarian, 2016ko urriaren 28an.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1514608