233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Jarduera Ekonomikoen 2015. urteko Zerga

Interesdun guztiei jakinarazten zaie Jarduera Ekonomikoen gaineko 2015eko zerga kobratuko dela.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, urriaren 28tik abenduaren 2ra, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak azaroaren 23an kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2015eko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1514605