233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

257/2015 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, José María Cebrián Jiménez jauna Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko idazkari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 9ko 2/2006 Foru Legeak idazkari nagusiaren figura ezarten du bere organoen artean.

Aipatu foru legearen 14. artikuluak xedatzen duenez, idazkari nagusiak Foru Komunitatearen zerbitzuko pertsona bat izan beharko du, eta libreki, foru dekretuz, izendatu eta kargutik kenduko da.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko azaroaren 11ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José María Cebrián Jiménez jauna Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko idazkari nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari eta interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko azaroaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1515395