233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren karga-tasak eta prezio publikoak, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak. Onespena

Caparrosoko Udalak, 2015eko azaroaren 16an egin bilkuran, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen gaineko erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko udal zergetarako karga-tasak eta ponderazio indize hauek onestea:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,34ko karga-tasa bakarra ezartzea, landalurreko eta hirilurreko ondasunen katastroan balorazio txosten berriaren ondorioz ateratzen den balioaren gainean.

Ondoko zergen karga-tasak bere horretan mantentzea:

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,1 indizea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • 1etik 5 urtera bitarteko epea: %2,70.
  • 10 urtera bitarteko epea: %2,70.
  • 15 urtera bitarteko epea: %2,70.
  • 20 urtera bitarteko epea: %2,70.

–Zerga-tasa: %10.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Parlamentuak onesten dituenak.

Karga-tasa hauek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Hirugarrena.–Hasiera batez onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Laugarrena.–Gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak onestea, ez baitira igoko.

Bosgarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki honetan jasotako ordenantza fiskaletako aldaketak eta ordenantza fiskalen hasierako onespenak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzen onespen berriak eta aldaketak behin betikoz onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta indarra hartuko dute 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Seigarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Espediente guztiak Caparrosoko Udalaren bulegoetan azter daitezke, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:30era.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten, lehengo puntuaren aurka, nahitaez ordainarazi beharreko zergetarako karga-tasak onesten dituena, errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2015eko azaroaren 16an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1515553