233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2015eko bigarren seihilekoko kontribuzioa

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2015eko bigarren seihilekoa borondatez ordaintzeko epea 2015eko azaroaren 29an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2015eko azaroaren 26an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2015eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1515329