233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2015eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko udal mugapean animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzaren aldaketa (2015eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2015eko azaroaren 9an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

ALDAKETA, BERRIOBEITIKO UDAL MUGAPEAN ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAN

Azterturik gaiaren inguruko ordenantza eta legedia, zehazki martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena, proposatu da udal ordenantzaren VI. kapituluko 38.3 artikuluan (2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), arriskutsu gerta daitezkeen animalien zerrendatik kentzea honako hauek:

–Mallorkako ausiki-zakurra.

–Kanarietako ausiki-zakurra.

–Artzanor napolitarra.

–Bull mastiffa.

–Dobermana.

–Bordeleko dogoa.

Horrela, arriskutsu gerta daitezkeenak izanen dira 287/2002 Errege Dekretuan jasotako zortzi arrazak.

Iragarkiaren kodea: L1515283