233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa Kamioien ordenantzan. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2015eko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kamioiak Berriobeitin arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa (2015eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriobeitin, 2015eko azaroaren 9an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

KAMIOIEN TARIFAK PLAZAOLA INDUSTRIALDEAN

1.–Kamioiak, 1etik 5era bitarte:

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 70 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 80 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 95 euro hilean.

2.–Kamioiak, 5tik 9ra bitarte.

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 65 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 75 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 90 euro hilean.

3.–Kamioiak, 10etik 19ra bitarte.

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 60 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 70 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 85 euro hilean.

4.–Kamioiak, 20tik goiti.

–Erroldaturik daudenen kamioiak, ibilgailua Berriobeitiko erregistroan helbideratuta badute: 55 euro hilean.

–Erroldaturik daudenen kamioiak: 65 euro hilean.

–Erroldatu gabe daudenen kamioiak: 75 euro hilean.

Iragarkiaren kodea: L1515281