233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa 2015eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2015eko urriaren 22an egin bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz:

ERABAKI ZUEN:

1.–Onestea Berbintzanako Udalaren 2015eko plantilla organikoko aldaketa, langile baten lanaldiaren murrizketak direla eta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Berbintzanan, 2015eko urriaren 26an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1514612