233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Lurraldearen antolamenduko estrategia eta eredua (LAEE)

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 5/2015 Legeak aldatu zuen 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan ezarritako prozedura bete dadin, LAEEren aurreko bertsioa egin delarik, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan baitago, interesdunek azter dezaten, aitzinetik hitzordua harturik, eta bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak egin ditzaten.

Orobat, lurraldearen antolamenduan eta hirigintzan eskumena duen departamentuari igorriko zaio espedientea, eska ditzan Foru Administrazioko departamentuek beren eskumenen arabera eman beharreko txosten sektorialak; orobat, ukitutako zerbitzuei dagokienez Udala zer mankomunitatekoa den, mankomunitate hark eman beharrekoak.

Beintza-Labaienen, 2015eko azaroaren 11n.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1515375