233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

254/2015 FORU DEKRETUA, azaroaren 11koa, Genoveva Ochando Ortiz andrea izendatzen duena Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Sustapenaren eta Kudeaketaren zuzendariorde.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko dituela zuzendariordetzen titularrak eta baita kargutik kendu ere, foru dekretu baten bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko azaroaren 11n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Genoveva Ochando Ortiz andrea izendatzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko Sustapenaren eta Kudeaketaren zuzendariorde.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko azaroaren 11n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1515393