233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloartea sektoreko P.35 lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2015eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mutiloartea sektoreko P.35 lurzatiaren xehetasun azterlana, Mutiloartea sektoreko P.35 etxesaileko jabeek sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mutiloan, 2015eko urriaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1514613