233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2015eko azaroaren 4an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategiak sortzea.

15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2015eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1515338