233. ALDIZKARIA - 2015eko azaroaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2015eko JEZaren borondatezko ordainketa

Andosillako Udaleko jarduneko alkate udalburuak, azaroaren 10eko 225/2015 Ebazpenaren bidez, onetsi du jarduera ekonomikoen zergaren errolda fiskala 2015eko ekitaldirako.

Helbideratutako ordainagiriak 2015eko azaroaren 25ean kobratuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak datorren abenduaren 15a baino lehen ordaindu ahalko dira bai Udal Diruzaintzan bai Andosillan bulegoa duten banku entitate hauetako batean:

–Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA).

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriro gaztigatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2015eko azaroaren 10ean.–Jarduneko alkate udalburua, Nuria Duarte Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1515297